|
Famili konpromisuak barriztuaz
Renovando los compromisos familiares.
Senarrak:
Jaungoiko Aita,
gaur gure Kristau Alkarteko familien izenean
berba egin gura deutsugu.
Euren ezkontza egunean
bihotzez Bai esan eutsuenen izenean
egiten deutsugu berba.
Bai bikote izateari,
Bai familia barriaren jaiotzari.
Emazteak:
Ezkonduak eta alargunak doguz gogoan;
bikote gazteak eta zaharrak;
maitasunean huts egin dabenak
eta euren bizitza, zure laguntzaz,
barriro konpondu gura dabenak.
Senarrak:
Gogoan doguz gaur baita
familia egiten daben beste pertsonak,
nahiz eta ezkonduak izan ez,
eta egunero era batera eta bestera
ahalegintzen diranak
Jaungoikoaren seme-alaben
familia handia eraikitzen.
Emazteak:
Barriro be, Jauna,
pertsona guzti horreen izenean,
eskerrak emoten deutsuguz,
gure familia-bizitzan zehar,
zure Maitasuna eta zintzotasuna eustearren.
Eta zure maitasun eta indarraz
gure ezkontza eta familia agintza
ilusinoz barritu gura dogu.
Senarrak:
Jauna, zeure Jainko maitasunari
zintzo erantzuten jarraitu gura dogu gure bizitzan,
maite dogun ezkon-lagunari zintzo erantzuten,
gure ardurapean doguzan seme-alabei zintzo erantzuten,
Zuk anai-arreba arteko etxe bihurtu gura dozun munduari
zerbitzen eta zintzo erantzuten.
Jarraitu egizu guri laguntzen, Jauna,
zure Maitasunaren lekuko izaten jarraitu dagigun.
Abadeak, batzartuei zuzenduz:
Zuengan maitasuna sortu eban
eta zuen familia-bizitzan zehar
janaritu eban Jaunak
baieztu (+) dagiala
Elizearen aurrean agertu dozuen
familia-konpromisoaren barriztatze hau.
Abestia: Eskerrik asko, Jauna…
Él:
Padre Dios,
hoy queremos hablarte
en nombre de las familias
de nuestra Comunidad cristiana.
Queremos prestar nuestra voz
a las personas que el día de su matrimonio
te dijeron Sí, de corazón,
diciendo Sí a su pareja y al nacimiento de una nueva familia.
Ella:
Pensamos en las personas casadas
y en aquellas que son viudas;
en las parejas jóvenes y en las ancianas,
en quienes han fracasado en el amor
y en quienes intentan rehacer sus vidas con tu ayuda.
Él:
Pero hoy pensamos también
en las demás personas que hacen familia,
aunque no estén casadas,
y que cada día se esfuerzan, de diversas maneras,
por construir la gran familia de los hijos de Dios.
Ella:
Una vez más, Señor,
en nombre de todas estas personas,
te damos gracias,
por haber mantenido tu Amor y tu fidelidad,
a lo largo de nuestra vida familiar.
Y apoyándonos en tu amor y en tu fuerza,
queremos renovar, con ilusión,
nuestra promesa matrimonial y familiar.
Él:
Señor, queremos seguir viviendo
en fidelidad a tu amor de Dios, en quien creemos,
en fidelidad a la pareja que formamos y a la que amamos,
en fidelidad a nuestros hijos, de los que nos sentimos responsables,
en fidelidad y servicio a este mundo,
que Tú quieres convertir en un hogar de hermanos.
Sigue acompañándonos, Señor,
para mantenernos como testigos de tu Amor.
Sacerdote, dirigiéndose a la Asamblea:
El Señor, que hizo nacer en vosotros el amor,
y que lo ha alimentado, a lo largo de vuestra andadura familiar,
confirme (+) esta renovación del compromiso familiar
que habéis manifestado ante la Iglesia.
Canto: Eskerrik asko, Jauna...
Eskerrak, Aita,
Zu “familia” dan Jaungoikoa zaralako,
“alkartea” dan Jaungoikoa.
Jesu Kristo zure Semearen bitartez,
zure maitasun egitasmoa erakutsi deuskuzu:
zure inguruan, gu familia handi bat izan gaitezala.
Eskerrak bizitzarako eta fedean eta maitasunean hasteko
familia bat emotearren.
Eskerrak, baita, kristau alkarte bakoitzagaitik,
eskerrak lur honetan Zu egotearen ezaugarria dan
eta egun baten danentzako Etxea
izango danaren aurrerakizuna dan Bizkaiko Elizeagaitik.
Lagundu egiguzu, Jauna, lanean pozez jarraitzen,
gehien sufritzen daben familien ondoan egoten,
Zutaz gitxien dakienen artean Zu ezagutu arazoten,
familia bakoitza aske egiten gaituen
fedearen eta itxaropenaren zabaltzailea izan ahal daiten.
Gracias, Padre,
porque Tú eres un “Dios – familia”,
un “Dios – comunidad”.
A través de tu hijo Jesucristo
nos has dado a conocer tu proyecto de amor:
hacer de nosotros una gran familia, en torno a ti.
Gracias por regalarnos una familia
desde la que llamarnos a la vida
e iniciarnos en la fe y en el amor.
Gracias, también, por cada comunidad cristiana,
por la Iglesia de Bizkaia,
signo familiar de tu presencia en esta tierra
y adelanto de lo que un día será tu Hogar para todos.
Ayúdanos, Señor, a seguir trabajando con ilusión,
a estar cerca de las familias que más sufren,
a darte a conocer entre quienes menos saben de Ti,
para que cada familia pueda ser
transmisora de la fe y la esperanza que nos hace libres.
|
|
|
| A VOIR... |
 |
|
|