|
Agintea on egiteko
Autoridad para hacer el bien, por José Antonio Pagola.
Orain euskeraz ere bai.
Eta beste gogoeta bi bizkaieraz!

Jesús vivía muy atento a las personas necesitadas que encontraba en su camino. Mira al paralítico de Cafarnaún, a los dos ciegos de Jericó o a la anciana encorvada por la enfermedad, y se le conmueven las entrañas. No es capaz de pasar de largo, sin hacer algo por aliviar su sufrimiento.
Pero los evangelios nos lo presentan, además, fijando con frecuencia su mirada sobre las «muchedumbres». Veía a las gentes con hambre o con toda clase de enfermedades y dolencias, y le sucedía siempre lo mismo: sentía compasión.
Había algo que le dolía de manera especial. Nos lo recuerda Mateo: «al ver a las gentes, se compadecía de ellas, porque estaban extenuadas y abandonadas como ovejas que no tienen pastor». Ni los representantes de Roma ni los dirigentes religiosos de Jerusalén se preocupan de aquella gente de pueblo.
Esta compasión de Jesús no es un sentimiento pasajero. Es su manera de mirar a la gente y de vivir buscando el bien. Su forma de encarnar la misericordia de Dios. De esta compasión nace su decisión de llamar a los «doce apóstoles» para enviarlos a las «ovejas perdidas de Israel».
Para ello, él mismo les da «autoridad», pero lo que les regala no es un poder sagrado para que lo utilicen según su propia voluntad. No es un poder de gobernar al pueblo como los romanos que «gobiernan a las naciones con su poder». Es un poder orientado a hacer el bien «expulsando espíritus malignos» y «curando toda enfermedad y dolencia».
Toda la autoridad que hay en la Iglesia arranca y se basa en esta compasión de Jesús por el pueblo. Está orientada a curar, aliviar el sufrimiento y hacer el bien. Es un regalo de Jesús. Los que lo ejercen lo han de hacer «gratis», pues la Iglesia es un regalo de Jesús a las gentes.
Por eso los discípulos han de predicar lo que predicaba él, no otra cosa: «predicad que el reino de Dios está cerca»; que la gente pueda escuchar esa noticia y entrar en el proyecto de Dios. Pero lo han de hacer poniendo salud, vida, convivencia y liberación de lo demoníaco. Así lo indican las cuatro órdenes de Jesús: «curad enfermos», «resucitad muertos», «limpiad leprosos», «arrojad demonios».
José Antonio Pagola
Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS
Haz el bien. Pásalo
15 de junio de 2008
11 Tiempo Ordinario (A)
Mateo 9, 36 – 10, 8

AGINTEA ON EGITEKO
Jesusek ardura handia izan zuen bere bidean aurkitzen zituen pertsona behartsuekiko. Arretaz begiratzen die Kafarnaumgo elbarriari, Jerikoko bi itsuei, gaixotasunak makur-makur egina duen adineko emakumeari, eta barrua hunkitzen diote. Ezin igaro da haien albotik, haien sufrimena zer edo zer arindu gabe.
Baina, gainera, ebanjelioek dioskute, ezen sarritan ezartzen dituela begiak «jendetzagan». Jendea goseak ikusten du, edo hainbat gaixotasun- eta oinaze-motak joa, eta beti gauza bera: errukia sentitzen du.
Bazen modu berezian mintzen zuen gauza bat. Mateok dakarkigu gogora: «jendea ikustean, errukia sentitzen zuen, zeren nekaturik eta bertan behera utzirik baitzegoen, artzainik ez duten ardiak bezala». Ez Erromako ordezkariak, ez Jerusalemgo gidari erlijiosoak arduratzen ziren herriko jende hartaz.
Jesusen errukia ez da momentuko sentimendu hutsa. Jendeari begiratzeko modu hori bere berea du, eta bere berea du on eginez bizitzeko modu hori. Jainkoaren errukia haragitzeko modua. Erruki honetatik sortu zaio «hamabi apostoluei» dei egiteko erabakia, «Israelgo ardi galduetara» bidaltzeko.
Horretarako, berak eman die «agintea», baina ez die erregalatu botere sakratu bat, hartaz beren gisara baliatzeko. Ez da herria gobernatzeko boterea, «beren botereaz nazioak gobernatzen dituzten» erromatarrena bezalakoa. On egitera bideratua den boterea da, «espiritu gaiztoak botaz» eta «gaixotasun eta oinaze oro sendatuz».
Elizan den aginte guztia Jesusek herriarentzat duen erruki horretatik dator eta horretan oinarritzen da. Sendatzea, sufrimena arintzea eta on egitea du helburu. Jesusen erregalua da. Aginte horretaz baliatzen direnek, «doan» baliatu behar dute; izan ere, Jesusek jendeari egin dion erregalua da Eliza.
Horregatik, hark hots egiten zuena hots egin behar dute ikasleek, eta ez beste ezer: «hots egin hurbil dela Jainkoaren erregetza»; entzun ahal dezala jendeak albiste hori eta sartu ahal dadila Jainkoaren egitasmoan. Baina honela joka behar dute: osasuna, bizia, bizikidetasuna eta deabruzkoagandiko askapena ezarriz. Hori adierazten dute Jesusen lau aginduek: «sendatu gaixoak», «piztu hildakoak», «garbitu lepradunak», «bota deabruak».
Egilea: Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
BERRI ONAK sare ebanjelizatzailea. Egizu on. Bidali hau
2008ko ekainaren 15ean
Meza urteko 11. igandea (A)
Mateo 9,36−10,8

Hamabi lagun aukeratu zituan Jesusek bere izenean bialtzeko, Israel barriaren irudi izango zirenak. Batzuen gainean ez dakigu gauza asko, besteei buruz, ez dira danak gauza onak. Ezagunak dira gure tradizioan gizon hareen traizioak, hutsegiteak, aginte gosea, euren arteko liskarrak, nor izan nagusi, eta kurutzean Jesus bertan behera ixtea. Era berean, euren martirioa ere ezagutzen dogu, azkenean odola isuri ebela Jesusen alde, Judasen kasuan izan ezik.
Beraz, gure antzeko gizon-emakumeak, Jesusi jarraitu gurean, arazo handiak pribilejioak alde batera ixteko, buztinez egindako ontzietan daroagun mezu salbagarri gozoa. Gure antzekoak, beraz, gurari handi bat, beti egoki aurrera eroaten asmatzen ez doguna.
Jesusek lan asko egin eban eurekaz, (eta egin beharko dau gugaz,) bere maitasunezko asmoagaz bat egin zegien, alde batera itxiz pribilegioak eta agintekeriak. Gure esku balego Jesusen apostoluak aukeratzea, holakoak aukeratuko genduzan? Espiritu txarrak botatzeko, hau da, ideologia menperatzaileak alde batera ixteko, soin eta gogo gaixoak osatzeko, gizon hareek ziren aproposenak? Eta gu geu al gara egokienak? Ez daigun ahaztu zeregin hori, orain, Garain, gure esku dagoela!
Moisesek bere herriagaz basamortuan, arazo nahiko euki eban Jainkoaren asmoagaz zintzo jarraitzeko, sarritan gurago ebezen Ejiptoko kinpulak, lur aginduaren askatasuna baino. Jesusen ikasleek ere, aginte gose, pribilejio eske ibili ziran, kurutzean bertan behera itxi eben Jesus. Baina biztueraz, Espirituaren dohaiaz, Jainkoak gizon barri egin zituan gizon hareek. Maitasunaren eta zerbitzuaren mezua zabaldu eben mundu guztian zehar.
Eurei esker ezagutu dogu Jainko ahul, eroankorra, pazientea, maitasuna dana, Jesusengan ezagutu doguna, bere bizia emon dauena guk bizia izan daigun, bizia zabaldu daigun.
Gaur Jesusek guri deitzen dausku. Bitori, Bego, Lazaro... Jainko hori bizi eta zabaldu daigun gure inguruan: etxean, eskolan, auzoan, beharrean... Gu gara apostolu barriak. Jainkoak lagundu daiskula bere espirituaren indarraz.

+ Atzean itzi doguz Pazkoaldia eta jai handi bi: Hirutasun Santuarena eta Kristoren GorputzOdolena. Barriro be UrteanZeharreko domekakin hasten gara edo jarraitzen dogu. Hamaikagarrena dogu gaur.
Gaurko Irakurgaietan (1 eta 3) Jaungoikoagandik sortzen dala guri deitzea, agertzen jaku. Bera da dei egiten deuskuna:
· Antxina, Israel...
· Jesusek hamabiak aukeratzen ditu...
Dei hau ZEOZERTARAKO: ZEREGIN BATERAKO, EGINKIZUN BATERAKO, MISINO BATERAKO izaten da.
Giza maila hutsean ere asko dagoz NORAEZEAN aurkitzen diranak, BIZITZARI ZENTZUNIK HARTZEN EZ DEUTSENAK.
Eta, hain zuzen be, BETETZEKO MISINO BAT EDO BESTE DAUKELA KONTURATZEN EZ DIRALAKO:
· Gurasoak guraso lez.
· Seme alabak seme alaba lez.
· Senar emazteak senar emazte lez.
Bakoitzak bere egoeran eta bere ogibidean BERE MISINOA, BERE EGITEKOA ditu.
Horregaz jabetuko bagina, gure bizitzak beste zentzun bat izango leukee. Baita gizamaila hutsean ere.
Gu kristinauok, MISINO BATERAKO, EGINIZUN BATERAKO DEITUAK izan gara eta AUKERATUAK izan gara. Esango neuke:
1) lehen esan doguzan zereginak doguzala, beste guztiak lez, baina horreetxek betetzeko be arrazoi bereziak eta gehiago doguzala, BIZIPOZ haundiagoz eta MAITASUNEZ eta ZEHATZAGO betetzeko, eta
2) APARTEKO MISINO BEREZIA DOGULA GAINERA:
· Jesusek iragarri eban Erreinua iragartea eta bere alde jokatzea, gure artean jartea, edo bardin dana, San Paulok dinoskuna: Kristok, gu arerio izan arren, maite izan gaituala, gure alde bizia emon dauala, Jaungoikoaren adiskide eta lagun egin gaituala. Eta hortik datorrela gure ITXAROPENA eta BIZIPOZA.
· Baina iragarte hori bete behar dogula, ez ahoz, EKINTZAZ eta JOKABIDEZ baino.
Ez ete gagoz hortik urrintxo, oso urrin ez esatearren?
Bai, maite doguz guri danean baietz esaten deuskuezanak, gure lagunak, gure alderdikideak...
Eta, besteak...?
DEITUAK, AUKERATUAK bagara, eta hori gara kristauok, MISINO bat betetzeko da.
Eginkizun hori, bakoitzarentzat zein dan jakiteko argitasuna eskatuko dogu, eta baita betetzeko adorea be.
|
|
|
| A VOIR... |
 |
|
|