Tabira 01
NEWS LETTER

ACCUEIL    GALERIE    FORUM    ANNONCES    CONTACT
09 Septembre 2010

• Edito
• Hasiera Inicio Artxiboak

• Zer irakurri...
• Espirituarekin otoitzean

• Adi/Avisos
• Nos mudamos

• Domekaz domeka
• ¿Creemos en Jesús?


Emakumearen oihua


El grito de la mujer, por José Antonio Pagola.
Orain euskeraz ere bai.
Eta beste gogoeta bat euskeraz.

UZ20A
Cuando, en los años ochenta, Mateo escribe su evangelio, la Iglesia tiene planteada una grave cuestión: ¿Qué han de hacer los seguidores de Jesús? ¿Encerrarse en el marco del pueblo judío o abrirse también a los paganos?

Jesús sólo había actuado dentro de las fronteras de Israel. Ejecutado rápidamente por los dirigentes del templo, no había podido hacer nada más. Sin embargo, rastreando en su vida, los discípulos recordaron dos cosas muy iluminadoras. Primero, Jesús era capaz de descubrir entre los paganos una fe más grande que entre sus propios seguidores. Segundo, Jesús no había reservado su compasión sólo para los judíos. El Dios de la compasión es de todos.

La escena es conmovedora. Una mujer sale al encuentro de Jesús. No pertenece al pueblo elegido. Es pagana. Proviene del maldito pueblo de los cananeos que tanto había luchado contra Israel. Es una mujer sola y sin nombre. No tiene esposo ni hermanos que la defiendan. Tal vez, es madre soltera, viuda, o ha sido abandonada por los suyos.

Mateo sólo destaca su fe. Es la primera mujer que habla en su evangelio. Toda su vida se resume en un grito que expresa lo profundo de su desgracia. Viene detrás de los discípulos «gritando». No se detiene ante el silencio de Jesús ni ante el malestar de sus discípulos. La desgracia de su hija, poseída por «un demonio muy malo», se ha convertido en su propio dolor: «Señor ten compasión de mí».

En un momento determinado la mujer alcanza al grupo, detiene a Jesús, se postra ante él y de rodillas le dice: «Señor socórreme». No acepta las explicaciones de Jesús dedicado a su quehacer en Israel. No acepta la exclusión étnica, política, religiosa y de sexos en que se encuentran tantas mujeres, sufriendo en su soledad y marginación.

Es entonces cuando Jesús se manifiesta en toda su humildad y grandeza: «Mujer, qué grande es tu fe: que se cumpla lo que deseas». La mujer tiene razón. De nada sirven otras explicaciones. Lo primero es aliviar el sufrimiento. Su petición coincide con la voluntad de Dios.

¿Qué hacemos los cristianos de hoy ante los gritos de tantas mujeres solas, marginadas, maltratadas y olvidadas? ¿Las dejamos de lado justificando nuestro abandono por exigencias de otros quehaceres? Jesús no lo hizo.


José Antonio Pagola

Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS
Escucha el grito de la mujer. Pásalo 17 de agosto de 2008 20 Tiempo Ordinario (A) Mateo 15, 21 – 28





EMAKUMEAREN DEIADARRA

Lehen mendeko laurogeiko hamarkadan, Mateok bere ebanjelioa idatzi zuenean, Elizak arazo larri bat zuen esku artean: Zer egin behar dute Jesusen jarraitzaileek? Judu-herriaren esparruan hesiturik bizi ala paganoetara ere ireki?

Israel herriaren muga barruan bakarrik aritu zen Jesus. Tenpluko agintariek laster hil zutelarik, ezin egin izan zuen beste ezer. Halere, haren bizitza miatuz, bi gauza oso argigarri gogoratu zituzten ikasleek. Lehenik eta behin, bere jarraitzaileen artean baino fede handiagoa sumatu zuen Jesusek paganoen baitan. Bigarren, Jesusek ez zuen mugatu bere errukia juduetara bakarrik. Guztiena da errukiaren Jainkoa.

Hunkigarria da pasadizoa. Emakume bat bidera datorkio Jesusi. Ez da herri hautatukoa. Paganoa da. Kanaandarra da, Israelen aurka hainbeste borroka egin zuen herri madarikatu hartakoa. Bakarrik ageri da emakumea, izenik gabe. Ez du senarrik, ez neba-ahizparik defenditzeko. Agian, ama ezkongabea da, edo alarguna, edo bereek bertan behera utzia.

Mateok, soil-soilik, haren fedea defenditu du. Mateoren ebanjelioan mintzo den lehen emakumea da. Honen zoritxarraren sakona adierazten duen deiadarrak laburbiltzen du emakumearen bizitza. Ikasleen ondoren dator «deiadarka». Ez du mutuarazi ez Jesusen isiltasunak, eta ikasleen eroanezinak. Bere alabaren zoritxarra, «deabru gaizto-gaizto batek hartuarena», bere oinaze bihurtu du: «Jauna, erruki zaitez nitaz».

Azkenean, harrapatu du emakumeak Jesusen taldea, geldiarazi du Jesus, ahuspeztu eta belauniko, diotso: «Lagundu, Jauna». Ez ditu onartu nahi Israel herriari erabat emanik ari den Jesusen argibideak. Ez du onartu zokoratze etniko, politiko eta erlijiosoa; ezta hainbat eta hainbat emakume, sexu-bereizketagatik, jasaten ari den bakardadea eta zokoratzea ere.

Orduan agertu da Jesus zinez bere apaltasun eta handitasun betean: «Andrea, bai handia zure fedea; gerta dadila opa duzuna». Arrazoi du emakumeak. Gainerako argibideak ez dira arrazoizko. Sufrimena arintzea da lehenengo gauza. Haren eskaria bat dator Jainkoaren nahiarekin.

Zer ari gara egiten gaur egungo kristauok bakarrik, zokoraturik, tratu txarrak jasanez bizi den eta Elizak ahazturik duen hainbat eta hainbat emakumeren deiadarraren aurrean? Ez ote ditugu alde batera uzten beste zeregin batzuk ditugula eta? Jesusek ez du egin horrelakorik.

JOSE ANTONIO PAGOLA

Entzun emakumearen deiadarra. Bidali hau

Urteko 20. Igandea (A)
2008ko abuztuaren 17a






+ Senideok: Gatx egiten jaku gaurko Ebanjelioan agertzen dan Jesus hau ezagutzea. Beti biguna, samurra, maitekorra zan Jesus, gaur musturdun eta haserre ikusten dogu. Bestetan lez, Ebanjelioko berbak kokatu egin behar doguz euren tokian.
Fariseu eta lege maisuen norgehiagokagaitik, Jesus paganuen lurraldera joan beharrean aurkitzen da. Mateok bere taldearen egoera zehatz bateri erantzuteko idazten dau pasarte hau. Bere taldeko batzuk ez eben gura kanpotar bat euren eleizan sartzea, kontuan izanik Jesusen berba honeik: "Aitak, Israel etxeko ardi galduekana bialdu nau, bakarrik". Baina Mateo ebanjelariak, Jesus, baita paganuekana ere hurreratu zala, gogoratzen deutse. Barri Ona danontzat dala.
Kanaandar emakume batek deabruak hartuta eukan alabatxoa, osatzeko eskatzen deutso Jesusi: "Erruki zakidaz, Jauna!. Jesusek begiratu ere ez. Zeresanak lotsatu barik, deadarka Jesusen atzetik doa, Beragan dauko-ta itxaropen bakarra. Apostoluak sartzen dira bitarteko. "Jaramon egiozu Jauna, atzetik zarataka dator-eta".
Jesusek: "Ez dago ondo seme﷓alaben ogia hartu eta txakurrei botatea". Baina ama baten bihotzaren baliakizunak neurribakoak dira eta azken ahalegin baten, burua Jesusen oinetara bota eta badinotso: "Egia da Jauna, baina txakurkumeak be jabeen mahaitik jausitako ogi apurrak jaten ditue". Jesusen bihotzak pot egiten dau: "Emakume handia da zure fedea; gura dozun lez jazo dakizula".
Jesusek ikusten dau andra honengan apaltasuna eta ekina. Honegaitik pozik aintzatzen dau paganu honen fedea.

Gaur egun eleiza husten doa eta nahiz eta ateak danei zabaldu, askok ez dabe sartzeko gogorik. Kakoa edo untzea da zelan zabaldu benetako gogoaren atea!
Guk badakiguz erantzunak, baina inork ez deusku itaunik egiten. Mugarik gogorrenak, garaituteko, gure mentalitate eta testigantzarenak dira. Beti dago gura dogun, behar dogun edo bilatzen dogun zeozer, nahiz eta batzutan ondo azaltzen jakin ez. Gaurko pasartearen emakumeagandik ikasi behar dogu zelan eskatu, zelan norbaiten alde egin, zelan ekile eta tematsu izan Jainkoagaz, zelan alkarregaz hitz egin eta zelan Berari bihotza zabaldu. Gaurko Ebanjelioan agertu dan emakume harek ez dau baldintzarik ipinten sinistuteko, bere uste osoa Jesusengan ipinita daukalako egiten deutso erregu Jesusi:
"Badakit Jauna ez dodala merezi, ez daukazula niri ezer emon beharrik, baina zu bihotz oneko ta esku zabala zara eta nik eskatzen deutsudana emoten ez badeustazu ere maite zaitut, komeni bada emongo deustazu, eta ez bada komeni, Zuk badakizu neure barri eta egin bedi zure borondatea".

Guk errezatzen gagozanean, zer gura dogu, Jainkoak egin dagiala guk gura doguna ala guk egin Jainkoak gura dauana? Hor dago untzea.
Jainkoarentzat ez da inor arrotz, kanpotar. Bera gure eta besteen Jainkoa da. Danei emoten deutsez bere graziak, baita jentilei ere, baita guk batzutan txakurtzat hartzen ditugunei ere.
Jainkoari otoitz egiten badeutsagu,ez da gehiago maite gaizan, gu gara otoitz ondo eginkeran bere graziaz gu aldatzen izten doguna; bizitza, Jainkoaren maitasun begiramenetik begiratzen dogu, eta zabaltzen gara ere salbazinoko gurarietara. Ez da Jainkoa, gu baino aldatu beharrekoak.
Emakume kananear honen jazoerak bultzatzen gaitu uste osozko otoitza errekuperatzera. Holan izan bedi.





A LIRE AUSSI...
UZ20A¿Creemos en Jesús?
UZ20AEZ aldendu inor Jesusengandik
UZ20AJesusen oroitzapena egin
UZ20AJainkoaren misterioari zabalik
UZ20AEspirituari dei
UZ20AHazi eta sortu
UZ20ABakea Eleizean
UZ20AEz galdu nortasuna
UZ20AJesusi entzun eta jarraitu
UZ20AEzinezkoa Jesus barik
<<<   >>>


SONDAGE
 >

Eleizaren
barriak
munduan zehar


RECHERCHE

A VOIR...

SUR LE FORUM
>Izen bila
>Servidor averiado
>Matxura zerbitzarian
>Etchegaray Kardinala
>Oharrak & eritxiak Avisos & Opiniones
Hoja sectorial TABIRA eskualdeko orritxoa
Fundada el año 2003. urtean sortua
Abadiño 94681 4269 Matiena 94681 4032 Urkiola 94681 4151
Izurtza eta Mañaria 94681 6934 Garai 94620 2201 Iurreta 94681 8763
eta Durangoko Andra Mari 94620 0098 San Fausto 94681 7080 eta Santa Ana 94681 0219
e-maila: tabiraeliza@gmail.com
www.tabira.tk www.tabiraeliza.tk
Accès Webmaster     Soumettre un article au webmaster
Powered by webzinemaker.com : Graph by F.B.

webzinemaker.com :créer un site ou un blog       wmaker.net : créer un blog, un site ou un portail : une solution puissante de gestion de contenu