Tabira 01
NEWS LETTER

ACCUEIL    GALERIE    FORUM    ANNONCES    CONTACT
06 Septembre 2010

• Edito
• Hasiera Inicio Artxiboak

• Zer irakurri...
• Espirituarekin otoitzean

• Adi/Avisos
• Nos mudamos

• Domekaz domeka
• ¿Creemos en Jesús?


Bide kurutzeetan


En los cruces de los caminos, por José Antonio Pagola.
Orain euskeraz ere bai.
Arantxa Jaka, agustindarra.
Eta beste gogoeta batzuk euskeraz.

Urtean zeharreko 28 domekea A
Jesús conocía muy bien la vida dura y monótona de los campesinos. Sabía cómo esperaban la llegada del sábado para «liberarse» del trabajo. Los veía disfrutar en las fiestas y en las bodas. ¿Qué experiencia podía haber más gozosa para aquellas gentes que ser invitados a un banquete y poder sentarse a la mesa con los vecinos a compartir una fiesta?
Movido por su experiencia de Dios, Jesús comenzó a hablarles de una manera sorprendente. La vida no es sólo esta vida de trabajos y preocupaciones, penas y sinsabores. Dios está preparando una fiesta final para todos sus hijos e hijas. A todos los quiere ver sentados junto a él, en torno a una misma mesa, disfrutando para siempre de una vida plenamente dichosa.
Jesús no se contentaba sólo con hablar así de Dios. Él mismo invitaba a todos a su mesa y comía incluso con pecadores e indeseables. Quería ser para todos la gran invitación de Dios a la fiesta final. Los quería ver recibiendo con gozo la invitación y creando entre todos un clima más amistoso y fraterno que los preparara adecuadamente para la fiesta final.
¿Qué ha sido de esta invitación?, ¿quién la anuncia?, ¿quién la escucha?, ¿dónde se puede tener noticias de esta fiesta? Satisfechos con nuestro bienestar, sordos a todo lo que no sea nuestro propio interés inmediato, no creemos necesitar de Dios. ¿No nos estamos acostumbrando poco a poco a vivir sin necesidad de una esperanza última en nada?
En la parábola de Mateo, cuando los que tienen tierras y negocios rechazan la invitación, el rey dice a sus criados: «Id ahora a los cruces de los caminos y a todos los que encontréis, convidadlos a la boda». La orden es inaudita, pero refleja lo que siente Jesús. A pesar de tanto rechazo y menosprecio, habrá fiesta. Dios no ha cambiado. Hay que seguir convidando.
Pero ahora lo mejor es ir a «los cruces de los caminos» por donde pasan tantas gentes errantes, sin tierras ni negocios, a los que nadie ha invitado nunca a nada. Ellos pueden entender mejor que nadie la invitación. Pueden recordarnos la necesidad última que tenemos de Dios. Pueden enseñarnos la esperanza.

José Antonio Pagola


Red evangelizadora BUENAS NOTICIASDifunde la invitación de Dios. Pásalo 12 de octubre de 2008 28 Tiempo Ordinario (A) Mateo 22, 1 – 14



BIDEGURUTZEETAN

Jesusek oso ondo ezagutzen zuen bere garaiko laborarien bizitza gogor eta aspergarria. Bazekien nola egon ohi ziren larunbata iritsi zain, lanetik «libre» izateko. Jaietan eta ezteietan nola gozatzen zuten ikusten zuen. Zer esperientzia gozoagorik jende harentzat jai-otordu batera gonbidatua izatea baino? Edo, jai egiteko, auzokoekin mahai inguruan eseri ahal izatea baino?
Jainkoarekiko bere esperientziak eraginda, modu harrigarrian hasi zitzaien Jesus hitz egiten. Bizitza ez datza soilik lan eta ardura hauek bizitzean, neke eta atsekabe hauek bizitzean. Jainkoa azken jai bat prestatzen ari da bere seme-alaba guztientzat. Guztiak ikusi nahi ditu bere inguruan eseririk, mahai baten inguruan, bizitza guztiz zorionekoaz betiko gozatuz.
Jesusek, ordea, ez zuen aski Jainkoaz horrela hitz egitearekin. Berak nahi zituen gonbidatu guztiak bere mahaira; are gehiago, bekatariekin eta zokoratuekin ere eseri ohi zen otordurako. Berak nahi zuen izan guztientzat azken jai hartarako Jainkoaren gonbit handi. Gonbita pozik hartzen ikusi nahi zituen eta guztien artean giro adiskidetsuagoa eta ahaidezkoagoa sortzen, azken jai hartarako egoki presta zitezen.
Zertan da, ordea, gonbit hori? Nork hots egiten du? Nork entzuten? Non entzun daiteke jai horren berri? Geure ongizatearekin konforme, berehalako gure onura ez den guztiari belarriak itxirik, ez dugu nabari Jainkoaren inolako beharrik. Ez ote gara ohitzen ari azken esperantza baten premiarik gabe bizitzen?
Mateoren parabolan, lur-jabeek eta merkatariek gonbitari uko egin diotenean, erregeak diotse morroiei: «Zoazte bidegurutzeetara, eta gonbidatu ezteietara aurkituko dituzuen guztiak». Inoiz entzun ez den bezalakoa da agindu hori, baina Jesusen sentiera iradokitzen du. Hainbat ukapen, gutxiespen eta guzti, ospatuko da jaia. Jainkoa ez da aldatu. Gonbidatzen jarraitu behar da.
Baina orain gauzarik hoberena «bidegurutzeetara joatea» da, haietan ibiliko baita hainbat eta hainbat jende bide-galdu, lurrik eta negoziorik gabea, inoiz inork ezertara gonbidatu ez duena. Beste inork baino hobeto uler dezakete haiek gonbita. Haiek gogoraraz diezagukete Jainkoaz dugun azken premia. Haiek ager diezagukete esperantza.

Egilea: Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain


BERRI ONAK Sare ebanjelizatzailea. Hots egin Jainkoaren gonbita. Bidali hau.


2008ko urriaren 12a
Meza Urteko 28. Igandea (A)
Mateo 22,1-14





Ezteiak nork ospatu?

Hirugarren igandez ebanjelioko mezuaren hariari eusteak, mezu horren garrantzia azpimarratzera garamatza; eta, ondorioz, gehiago sakontzera eta hausnartzera. Aurrekoetan, Jainkoaren Erreinuan ematen ditugun erantzunez eta fruituez galdetzen bazitzaigun, oraingoan, berriz, parte hartzeaz galdetzen zaigu.
Gaurko pasartean ere, Jesusek apaiz-buruei eta herriko zaharrei salatzen die ez dutela, egiaz, bere mezua onartzen jakin, eta gutxien espero zitekeen haiek izan direla Berri Ona jaso eta ulertu dutenak. Zergatik ote? Azalpen deigarria Mateok, Jesusen ahotan jartzen duen ezteien parabolaren bidez ematen diguna.
Jainkoaren Erreinuan parte hartzea, eztei batera joateko gonbidapena hartzea bezalakoa dela esaten zaigu. Gonbidapena, ederra eta erakargarria da: ezteia, bazkari ederra, festa, giro aparta, jai horretara gonbidatuak izatea… Baina, badirudi, hori guztia ez dela nahikoa, beste zerbait behar dela. Bestela, zergatik parabolako gonbidatuek atzera egiten dute dena prest dagoenean, bakoitza bere aitzakian itsutuz? Aldiz, bidegurutzeetan zeudenak bakarrik izan dira, deia entzuteko eta dei hori, pozgarria, festa dela sumatzeko gai. Eta garbi azaltzen zaigu, baita ere, festa horretan parte hartzeak festarako jarrera eskatzen duela, bekozko zimur eta ilun joaten denak ez baitu gozatuko, ez ezta jaia biziko.
Ez dakit ondo jabetzen garen parabolaren mezuaren aberastasunaz eta garrantziaz: Jesusek agertzen digun Jainkoa, gizaki bakoitzaren eta ororen bizia, alaitasuna, zoriona, senidetasuna, betikotasuna, leialtasuna, askatasuna, heldutasuna… nahi duen Jainkoa da; behin eta berriz, neurririk gabe maite gaituelako eta gure onena nahi duelako, gure bizitzako bidegurutzeetara bila ateratzen zaiguna.
Igandean, Kristok, heriotza garaiturik, bizirik jarraitzen duela ospatzen dugun egun honetan, hain zuzen, hori dena oroitzeko eta berritzeko aukera paregabea dugu; Eukaristiaren –Hitzaren eta Ogiaren- mahaian parte hartuz, bereziki. Sumatuko ote dugu mezu hau?
Zure Espirituak, Jauna, ausart egin gaitzala zure eztei-gonbidapenari baietz erantzuteko.


Arantxa Jaka, agustindarra





+ Begiak itxita eukinda be, danok dakigu inguratzen gaituan munduan atsekabea, gorrotoa, ulertu ezina, lanik﷓eza... gauza baltz larregi dagozala.
Horregaz batera, gauza onak, gauza argiak be ugari dagozala ikusten dogu.
Hori holan izanik, jokaera bat edo beste hartu daitekez. Jokaera bi jarriko neukez, nabarmenenak:
Jokera ezkorra: dana ilun ikusten dauana.

• Gizona, atsekabez atsekabe, heriotzara.
• Mundu hau, historian zehar, ezer﷓ezera.
• Mundu honetako gauzak, zertarako?.
Orduan, jakinaren gainera edo igarri barik, ondorenak ataraten dira: ardura guztia eta ahalegin guztiak, atsekabe, geisoetatik... alde egiten; dirua irabasi, ondo eta eroso bizi eta "itxaropen laburrak" izaten:..
Eta kristinauok?
Berez, ukatu ezina dogu, lehenengo jokera hori izaten dogula, eta askotan gainera.
Baina, kristinauok izan behar dogun jokera gaurko irakurgaiak azaltzen deuskue:
JANARI batera deituak gara, bai Alkartasun Zaharrean, bai Alkartasun Barrian.
Batzuk ez dabe onartzen dei hori: Lehenengo, Herri aukeËatuak: Israelek... Orain, geu izan geintekez, betiko kristinauok.
Jaunak DANOI egiten deusku dei hori. Ebanjelioko irudia aintzat hartuz, eskekoei, behartsuei, onei eta txarrei...
Janaria ﷓ Eztegua, Alaitasunaren eta Baikortasunaren irudia dogu. Heriotza bera gainditzen dau, Betikoa da, Anaiartekoa da...
Janariaren irudia erabilten dau Jesusek Jaungoikoaren Erreinua azaltzeko. Erreinu hori ORAINTXE hasten da.
Deia oraingoxe da. Oraintxe emon behar jako baietza.
Horrek esan gura dau, oraindixe lagundu behar deutsagula alkarri, oraindixe alkarbanatu behar doguzala gure dohainak, oraindixe maite izan behar dogula alkar, oraindixe izan behar garala baikorrak, oraintxetik ospatu behar dogula dei hori...
Izan be, guzti horreek dira Erreinuaren balioak. Guzti hori da Ebanjelioak aitatzen dauan eztegu jantzia.
Gorrotoa, ondoeza, ezkortasuna... izango litzateke jantzi zaharra
Aztertu dagigun zein dan gure jokera.. .
Kristinau lez, emon deiogun baietza deiari eta jantzi dagigun eztegu jantzia.





Zer da Jainkoaren Erregetza?, hona hemen Mateoren alkartearen erantzuna: eztegu otordu baten modukoa; jateko zenbat gura, adiskidetasuna eta alaitasuna. Otordua, banketea, eukaristiaren mahaia eta eukaristiaren mahaia baino askoz gehiago. Danok gagoz deituak eta gonbidatuak, danontzako dago tokia. Ametsa eta asmoa, deia eta erronka: mundu honetako ezbardintasunak gainditu, danok izan dagigun ogia, alaitasuna, Gure Aitan esaten doguna: emoiguzu gaur...

Parabola argia da. Danok dira gonbidatuak. Batzuk nahiko dabe euren zereginekaz, eta ez dabe gonbidapena onartuko, ez dabe Jainkoaren ametsa kontuan hartuko: soloak, salerosketak, morroiak txarto erabili eta hil. Dirudunak dira horreek, aberatsak.

Herri pobre eta pobretu haretan, zorraz beteta eta gosea franko, herritarrek argi ikusten eben ez zirela eurak inbitazioari uko egingo eutsoenak, nahikoa euken eurak euren goseagaz, pozarren holako dei bategaz!
Besteak, bide-kurutzeetan egozanak, onak eta txarrak, zintzoak eta gaiztoak, gose direnak, hareek bai ulertu Jainkoaren deia eta erronka! Heldu da otorduaren ordua, goseak asetzeko unea! Jainkoa eurekaz errukitu da!

Hans-Gert Poettering, Europako Parlamentuko buruak, holan esan eban oraintsu: «Ezinezkoa da bankuei 700.000 miloi dolar emotea eta goseaz ahaztutea».

Hori eta diru gehiago emon jake aberatsei, lasai bizitzeko, ziur egoteko. Horreek ez dabe parte hartuko Jainkoaren Erregetzaren otorduan, asmoan. Bitartean, 800 miloi gizaki, hor bizi dira, egunean dolar bat baino gitxiagorekin, egoera tamalgarri eta ilunean. Horreek bai ulertuko deutsiela ondo gure Jesusi.

Estatuek diru eta diru piloak erabilten dabez bankuen depositoak bermatzeko, eta gero ez ei dago diru nahiko pentsio minimoak pixka bat jasoteko, soldata minimoagaz parekatzeko sikeran.

Parabola hau holan ulertu ezkeroz, argi eukirik nork egin deuskun deia bazkarira, zeren ezaugarri dan bankete hori, pentsau daigun ea zelako gonbidatuak garean gu. Zein dan gure ametsa. Zerk larritzen gaituan gehiago: bankuko aurrezkien bermea edo gizakien gosea, Jainkoaren Erregetza zabaldu gura dogun edota beste ardura batzuk itoten daben gure sinismena...


A LIRE AUSSI...
Urtean zeharreko 28 domekea A¿Creemos en Jesús?
Urtean zeharreko 28 domekea AEZ aldendu inor Jesusengandik
Urtean zeharreko 28 domekea AJesusen oroitzapena egin
Urtean zeharreko 28 domekea AJainkoaren misterioari zabalik
Urtean zeharreko 28 domekea AEspirituari dei
Urtean zeharreko 28 domekea AHazi eta sortu
Urtean zeharreko 28 domekea ABakea Eleizean
Urtean zeharreko 28 domekea AEz galdu nortasuna
Urtean zeharreko 28 domekea AJesusi entzun eta jarraitu
Urtean zeharreko 28 domekea AEzinezkoa Jesus barik
<<<   >>>


SONDAGE
 >

Eleizaren
barriak
munduan zehar


RECHERCHE

A VOIR...

SUR LE FORUM
>Izen bila
>Servidor averiado
>Matxura zerbitzarian
>Etchegaray Kardinala
>Oharrak & eritxiak Avisos & Opiniones
Hoja sectorial TABIRA eskualdeko orritxoa
Fundada el año 2003. urtean sortua
Abadiño 94681 4269 Matiena 94681 4032 Urkiola 94681 4151
Izurtza eta Mañaria 94681 6934 Garai 94620 2201 Iurreta 94681 8763
eta Durangoko Andra Mari 94620 0098 San Fausto 94681 7080 eta Santa Ana 94681 0219
e-maila: tabiraeliza@gmail.com
www.tabira.tk www.tabiraeliza.tk
Accès Webmaster     Soumettre un article au webmaster
Powered by webzinemaker.com : Graph by F.B.

webzinemaker.com :créer un site ou un blog       wmaker.net : créer un blog, un site ou un portail : une solution puissante de gestion de contenu