Tabira 01
NEWS LETTER

ACCUEIL    GALERIE    FORUM    ANNONCES    CONTACT
09 Septembre 2010

• Edito
• Hasiera Inicio Artxiboak

• Zer irakurri...
• Espirituarekin otoitzean

• Adi/Avisos
• Nos mudamos

• Domekaz domeka
• ¿Creemos en Jesús?


Jainkoaren giza aurpegia


El rostro humano de Dios, por José Antonio Pagola.
Orain euskeraz ere bai.
Eta beste gogoeta batzuk euskeraz.

Gabon aldiko 2 domekea
EL ROSTRO HUMANO DE DIOS

El cuarto evangelio comienza con un prólogo muy especial. Es una especie de himno que, desde los primeros siglos, ayudó decisivamente a los cristianos a ahondar en el misterio encerrado en Jesús. Si lo escuchamos con fe sencilla, también hoy nos puede ayudar a creer en Jesús de manera más profunda. Sólo nos detenemos en algunas afirmaciones centrales.
«La Palabra de Dios se ha hecho carne». Dios no es mudo. No ha permanecido callado, encerrado para siempre en su Misterio. Dios se nos ha querido comunicar. Ha querido hablarnos, decirnos su amor, explicarnos su proyecto. Jesús es sencillamente el Proyecto de Dios hecho carne.
Dios no se nos ha comunicado por medio de conceptos y doctrinas sublimes que sólo pueden entender los doctos. Su Palabra se ha encarnado en la vida entrañable de Jesús, para que lo puedan entender hasta los más sencillos, los que saben conmoverse ante la bondad, el amor y la verdad que se encierra en su vida.
Esta Palabra de Dios «ha acampado entre nosotros». Han desaparecido las distancias. Dios se ha hecho «carne». Habita entre nosotros. Para encontrarnos con él, no tenemos que salir fuera del mundo, sino acercarnos a Jesús. Para conocerlo, no hay que estudiar teología, sino sintonizar con Jesús, comulgar con él.
«A Dios nadie lo ha visto jamás». Los profetas, los sacerdotes, los maestros de la ley hablaban mucho de Dios, pero ninguno había visto su rostro. Lo mismo sucede hoy entre nosotros: en la Iglesia hablamos mucho de Dios, pero nadie lo hemos visto. Sólo Jesús, «el Hijo de Dios, que está en el seno del Padre es quien lo ha dado a conocer».
No lo hemos de olvidar. Sólo Jesús nos ha contado cómo es Dios. Sólo él es la fuente para acercarnos a su Misterio. Cuántas ideas raquíticas y poco humanas de Dios hemos de desaprender y olvidar para dejarnos atraer y seducir por ese Dios que se nos revela en Jesús.
Cómo cambia todo cuando uno capta por fin que Jesús es el rostro humano de Dios. Todo se hace más simple y más claro. Ahora sabemos cómo nos mira Dios cuando sufrimos, cómo nos busca cuando nos perdemos, cómo nos entiende y perdona cuando lo negamos. En él se nos revela «la gracia y la verdad» de Dios.

José Antonio Pagola

Red evangelizadora BUENAS NOTICIASDifunde el rostro humano de Dios. Pásalo 4 de enero de 2009 2 Domingo después de Navidad Juan 1, 1 - 18




JAINKOAREN GIZA AURPEGIA

Laugarren ebanjelioa hitzaurre berezi batez hasten da. Gorazarre baten antzekoa da; lehen mendeez gero, biziro lagundu zien horrek kristauei Jesusen baitako misterioan sakontzen. Fede xumez hartuko bagenu, gaur ere lagunduko liguke Jesusengan era sakon eta biziagoan sinesten. Baieztapen nagusi batzuk bakarrik aipatuko ditugu.
«Jainkoaren Hitza gizon (haragi) egin da». Jainkoa ez da mutua. Ez da isilik gelditu, betiko bere Misterioan hesiturik. Jainkoak bere burua komunikatu nahi izan digu. Hitz egin nahi izan digu, bere maitasuna esan, bere egitasmoa argitu. Jainkoaren Egitasmoa, haragi egina, da Jesus.
Jainkoa ez zaigu agertu kontzeptu eta doktrina handiosen bidez, adituek bakarrik uler ditzaketenez. Jainkoaren Hitza Jesusen bizitza bihotzetikoan haragitu da, jende xumeenak ere ulertzeko eran, Jesusen bizitzari darion ontasunaren, maitasunaren eta egiaren aurrean hunkitzeko gai direnek ere ulertzeko eran.
Jainkoaren Hitz hau «gure artean kanpatu da». Urruntasunarenak egin galdu du. Jainkoa «gizon (haragi)» egin da. Gure artean bizi da. Harekin topo egin ahal izateko, ez dugu zertan irten mundutik, Jesusengana hurbildu besterik ez. Hura ezagutzeko, ez dugu zertan teologia ikasi, Jesusekin sintonizatu besterik ez, Jesusekin bat egin besterik ez.
«Jainkoa ez du inork inoiz ikusi». Profetek, apaizek, lege-maisuek asko hitz egiten zuten Jainkoaz; haietako inork ez zuen, ordea, ikusi haren aurpegia. Beste horrenbeste gertatu ohi da gaur gure artean: Elizan asko hitz egiten dugu Jainkoaz, baina ez dugu ikusi inork. Jesusek bakarrik, «Aitaren altzoan den Jainkoaren Semeak bakarrik ezagutarazi digu»,
Ez genuke ahaztu behar. Jesusek bakarrik adierazi digu nolakoa den Jainkoa. Jesus bakarrik dugu iturburua Jainkoaren Misteriora hurbildu ahal izateko. Jainkoaz ditugun zenbat eta zenbat ideia eskas eta ez-gizatar behar ditugun desegin eta ahantzi, Jesusengan agertu zaigun Jainko horrek erakar eta lilura gaitzan!
Nola aldatzen den guztia, sumatzen dugunean Jesus Jainkoaren giza aurpegia dela! Dena lauago, dena argiago gertatzen da. Orain badakigu nola begiratzen digun Jainkoak sufritzen ari garenean, nola ibiltzen den gure bila galtzen garenean, nola ulertzen eta barkatzen digun uko egiten diogunean. Jesusengan agertu zaigu Jainkoaren «onginahia eta egia».

Egilea: Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain



BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Agertu munduan Jainkoaren giza aurpegia. Bidali hau


2009ko urtarrilaren 4a
Eguberri ondo 2. Igandea
Joan 1,1-18




Hitza kontenplatuz

San Joan ebanjelioaren idazleak, maitasunezko begiradak eta esperientziak eraginda, poema eder baten bidez Jesusen Jaiotza deskribatzen digu, baina Jesusen izena aipatu gabe. Horren ordez, Hitza deituko dio, eta Bere baitan jarriko du guztiaren sorrera: Dena Hitzaren bidez egina da; eta egindakoetan ez da ezer Hura gabe eginik. Argi utziaz, aldi berean, Jaungoikoa eta Hitza, Jesus, bat direla: Hitza Jaungoikoarekin zen; eta Jaungoikoa zen Hitza.
Eta Hitza horren izaera, pausoz-pauso, azalduko digu: kreatzailea, sortzailea, ondoan eta baitan dagoena, bizi-emailea, egiazko argia, distiratzailea, aukera askea, guztientzako, kontenplatzera daramana, aintza, graziaz eta egiaz betea, testigu izatera bultzatzen eta entzule bihurtzen duena, txertatzen dakiena. Eta izaera hori, Jainkoak hala nahita, gizakiz jantzi da guregandik hurbilago egon eta guk ezagutu eta kontenplatu dezagun: Eta Hitza haragi egin zen, eta gure artean jarri zuen bizilekua. Nola ulertu horrelako gertakizuna? Arrazonamenduak ez du hitzik aurkitzen; bai, ordea, bihotzak eta fedeak: Jainkoaren maitasunezko Hitza. Maitasun horrek bere bihotza lehertu du, eta bere Hitza preziatuena eta bete-betean definitzen duen Hori oparitu nahi izan digu, gure artean bizitzen eta izaten jarriaz. Eta hor Jesus sehaska batean, hitzik esan ezin duen haur txiki baten ahuldadean haragi egina. Baina isiltasun eta presentzi hori, besterik gabe, Hitz bihurtzen dira, bere bizitza osoa izango den hartara begiratzen jartzen baikaitu.
Baina San Joanek garbi utzi nahi digu, bestalde, Hitz horrek aukeraketaren aurrean jartzen gaituela; eta, askatasunez erabakitzen dugunaren arabera, argitan edota ilunpetan bizitzeko aukera egiten dugula: Onartu zuten guztiei, berriz, Jaungoikoaren seme-alaba izateko eskubidea eman zien. Hau da, onartzeak, gure bizitzan, Argia ilunpea baino indartsuagoa izatea eta horren testigu agertzea nahi dugula adierazi nahi du.
Pena merezi du maitasunetik sortzen den Hitzari, bizitzako Argi izaten uztea!; eta, otoitz bezala, gabonetako gorazarreko lerro batzuei leku egitea: Aspaldian, urrunean, sortu zen Jainko-Semea, gaur sortzen da gure artean: zabalik eduki etxea, zabalik bihotz barnea.

Arantxa Jaka




Joanen ebanjelioa besteena ez lakoa da egituraz. Beste taupada, beste hegazkada bat dauko.
Joan goietan dabilen arrano begi zorrotza da. Jaungoikoagandik hurbil dabil, jiraka ta biraka, Jaungoikoaren misterioa hurragotik begiztatu ta ezagutu nahirik.
Gaurko ebanjelioan daukagu honen adibide bat. Ikusi zelan egiten deuskun Jesusen aurkezpena, presentazinoa.
Jaungoikoaren arnasatik urtenda lez, goietan ibiliaz, zeruan ikusi dauana azaltzen deusku.
Lehenik, Jesusi Jaungoikoaren Berbea deitzen deutso; Jaungoikoaren hitza. Gero, goitasunez beteriko lerrokadak idazten deuskuz.
Esaterako: «Hasieran Berbea zan, eta Berbea Jaungoikoagan egoan, eta Berbea Jaungoikoa zan». Biribil﷓biribilak dira Joanen esanok.
Oso﷓osoan sinistuta dago, berak hain maite dauan Jesus hori Jaungoikoa dala.
Hurrengo, Berba horrek zer egin dauan esan deusku: «Bere bidez egina da egindako guztia». Hau da, Aitagaz batera, zeru﷓lurren egilea da.
Ondoren, irudi polit bat sartzen dau: argiarena.
«Hitza, argia zan, mundu honetara datorren edozein gizaseme argitzen dauan argia». Munduko ilunpeak argitu dituan argia da Jesus.
Eta jarraitzen dau: «Munduan egoan, eta munduak ez eban ezagutu». Munduaren izenpean, Joanek Jesusen kontra doazen gizatalde guztiak sartzen ditu. Mundua Jesusen arerio da.
Eta hemen dator gauzarik zatarrena, itsusiena: «Bereakana etorri zan eta beretarrak ez eben hartu».
Gizakia beti bardina Jaungoikoagaz: beti zatar eta esker gaiztoko!
«Eta Haren izenean sinisten daben guztiei, barriz, Jaungoikoaren seme egiteko eskubidea emon eutsen... Eta Hitza gizon egin zan eta gure artean bizi izan zan».
Ikuspegi honetatik ikusi dau Joanek, Belengo sehaskatxoan dagoan Umetxo horren misterioa.
Abesti eder, zoragarri hau egin deutso Salbatzaile jaiobarriari.
Joani jarraituz, amaitzeko gauzatxo bi:
• Bata hauxe: «Bereakana etorri zan, eta beretarrak ez eben hartu». Tamal handi bat artzen dot gure herria be, gaur, bide horretatik doala ikustean. Jesus ez dau hartu nahi gure herriak. Herritik kanpora jaurti dau.
Eta, ez dot uste, holakorik merezi dauanik Jaungoikoaren Semeak. Misterio handiegia ikusten dot nik hor, guk holan zapaltzeko.
• Bestea. Beragan sinistu dabenai, Jaungoikoaren seme﷓alabak izateko eskubidea emon deutse.
Jaungoikoaren seme﷓alabak; Jesusen anai﷓arreba ta adiskideak. Opari baliotsu hau dakar Jesusek guretzat. Hartu edo itxi, hori geure esku dago.




A LIRE AUSSI...
Gabon aldiko 2 domekea¿Creemos en Jesús?
Gabon aldiko 2 domekeaEZ aldendu inor Jesusengandik
Gabon aldiko 2 domekeaJesusen oroitzapena egin
Gabon aldiko 2 domekeaJainkoaren misterioari zabalik
Gabon aldiko 2 domekeaEspirituari dei
Gabon aldiko 2 domekeaHazi eta sortu
Gabon aldiko 2 domekeaBakea Eleizean
Gabon aldiko 2 domekeaEz galdu nortasuna
Gabon aldiko 2 domekeaJesusi entzun eta jarraitu
Gabon aldiko 2 domekeaEzinezkoa Jesus barik
<<<   >>>


SONDAGE
 >

Eleizaren
barriak
munduan zehar


RECHERCHE

A VOIR...

SUR LE FORUM
>Izen bila
>Servidor averiado
>Matxura zerbitzarian
>Etchegaray Kardinala
>Oharrak & eritxiak Avisos & Opiniones
Hoja sectorial TABIRA eskualdeko orritxoa
Fundada el año 2003. urtean sortua
Abadiño 94681 4269 Matiena 94681 4032 Urkiola 94681 4151
Izurtza eta Mañaria 94681 6934 Garai 94620 2201 Iurreta 94681 8763
eta Durangoko Andra Mari 94620 0098 San Fausto 94681 7080 eta Santa Ana 94681 0219
e-maila: tabiraeliza@gmail.com
www.tabira.tk www.tabiraeliza.tk
Accès Webmaster     Soumettre un article au webmaster
Powered by webzinemaker.com : Graph by F.B.

webzinemaker.com :créer un site ou un blog       wmaker.net : créer un blog, un site ou un portail : une solution puissante de gestion de contenu