Tabira 01
NEWS LETTER

ACCUEIL    GALERIE    FORUM    ANNONCES    CONTACT
09 Septembre 2010

• Edito
• Hasiera Inicio Artxiboak

• Zer irakurri...
• Espirituarekin otoitzean

• Adi/Avisos
• Nos mudamos

• Domekaz domeka
• ¿Creemos en Jesús?


Ez nahasta Jesus...


No confundir a Jesús con nadie, por José Antonio Pagola.
Orain euskeraz ere bai.
Eta beste gogoeta batzuk euskeraz.

GA02B
NO CONFUNDIR A JESÚS CON NADIE

Según el evangelista, Jesús toma consigo a Pedro, Santiago y Juan, los lleva aparte a una montaña, y allí «se transfigura delante de ellos». Son los tres discípulos que, al parecer, ofrecen mayor resistencia a Jesús cuando les habla de su destino doloroso de crucifixión.
Pedro ha intentado incluso quitarle de la cabeza esas ideas absurdas. Los hermanos Santiago y Juan le andan pidiendo los primeros puestos en el reino del Mesías. Ante ellos precisamente se transfigurará Jesús. Lo necesitan más que nadie.
La escena, recreada con diversos recursos simbólicos, es grandiosa. Jesús se les presenta «revestido» de la gloria del mismo Dios. Al mismo tiempo, Elías y Moisés, que según la tradición, han sido arrebatados a la muerte y viven junto a Dios, aparecen conversando con él. Todo invita a intuir la condición divina de Jesús, crucificado por sus adversarios, pero resucitado por Dios.
Pedro reacciona con toda espontaneidad: «Señor, ¡qué bien se está aquí! Si quieres, haré tres tiendas: una para ti, otra para Moisés y otra para Elías». No ha entendido nada. Por una parte, pone a Jesús en el mismo plano y al mismo nivel que a Elías y Moisés: a cada uno su tienda. Por otra parte, se sigue resistiendo a la dureza del camino de Jesús; lo quiere retener en la gloria del Tabor, lejos de la pasión y la cruz del Calvario.
Dios mismo le va a corregir de manera solemne: «Éste es mi Hijo amado». No hay que confundirlo con nadie. «Escuchadle a él», incluso cuando os habla de un camino de cruz, que termina en resurrección.
Sólo Jesús irradia luz. Todos los demás, profetas y maestros, teólogos y jerarcas, doctores y predicadores, tenemos el rostro apagado. No hemos de confundir a nadie con Jesús. Sólo él es el Hijo amado. Su Palabra es la única que hemos de escuchar. Las demás nos han de llevar a él.
Y hemos de escucharla también hoy, cuando nos habla de «cargar la cruz» de estos tiempos. El éxito nos hace daño a los cristianos. Nos ha llevado incluso a pensar que era posible una Iglesia fiel a Jesús y a su proyecto del reino, sin conflictos, sin rechazo y sin cruz. Hoy se nos ofrecen más posibilidades de vivir como cristianos «crucificados». Nos hará bien. Nos ayudará a recuperar nuestra identidad cristiana.

José Antonio Pagola

Red evangelizadora BUENAS NOTICIASInvita a escuchar sólo a Jesús. Pásalo 8 de marzo de 2009 2 Cuaresma (B) Marcos 9, 2 - 10




EZ NAHASTU JESUS BESTE INOREKIN

Ebanjelariak dioenez, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan berekin hartu eta mendi batera eraman ditu aparte, eta «antzaldatu egin da haien aurrean». Gurutzeko dolorezko bere zoriaz hitz egin izan dienean, aurka gogorkienik egin diotenak dira hiru horiek.
Gainera, ideia zoro horiek Jesusi burutik kentzen saiatu da Pedro. Santiago eta Joan anaiak Mesiasen erreinuan lehen postuen eske joan zaizkio Jesusi. Hain juxtu, horien aurrean antzaldatu da Jesus. Beste inork baino premia handiagoa dute.
Pasadizoa, hainbat baliabide sinbolikoz berregina, handiosa da. Jainkoaren beraren aintzaz «jantzirik» aurkeztu zaie Jesus. Aldi berean, Elias eta Moises, tradizioaren arabera herioari harrapatuak izan eta Jainkoaren ondoan bizi diren bi horiek, Jesusekin solasean agertu zaizkie. Horrek guztiak Jesusen jainkozko izaera sumatzera gonbidatzen gaitu, arerioek gurutzean josia, baina Jainkoak berpiztua.
Berez atera zaio Pedrori erreakzioa: «Jauna, bai ondo gaudela hemen! Nahi baduzu, hiru txabola egingo ditut: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta hirugarrena Eliasentzat». Pedrok ez du ezer ulertu. Batetik, maila berean eta pareko ezarri ditu Jesus alde batetik eta Elias eta Moises bestetik: nori bere txabola. Bestetik, Jesusen bide latzari oztopo jarriz jarraitzen du: Tabor mendiko aintzan atxiki nahi du Jesus, nekalditik eta Kalbarioko gurutzetik urrun.
Jainkoak berak bideratuko du, ordea, handikiro: «Nire Seme maitea da hau». Ezin nahas daiteke beste inorekin. «Entzun berari», baita bere azkena piztuera izango duen gurutze-bideaz
Jesusek bakarrik bidaltzen du argia. Gainerako guztiek −profeta eta irakasle, teologo eta hierarka, doktore eta predikari− eguteran dugu aurpegia. Ez dugu nahastu behar Jesus beste inorekin. Hura bakarrik da Seme maitea. Soilik haren Hitza behar dugu entzun. Gainerakoenak harengana behar gaitu eraman.
Eta gaur berean ere hura entzun beharra dugu, aldi honetako «gurutzea lepoan hartzeaz» mintzo zaigunean. Arrakastak kalte egiten digu kristauoi. Are gehiago: gatazkarik, ukorik eta gurutzerik gabe, Jesusekiko eta haren erreinuaren egitasmoarekiko leial izatea posible dela pentsatzeraino eraman gaitu. Kristau «gurutzeratu» bezala bizitzeko ahalbide gehiago dugu gaur egun. On eginen digu horrek. Geure kristau-nortasuna berreskuratzen lagunduko digu.

Egilea: Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain



BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea. Gonbidatu jendea Jesusi bakarrik entzutera. Bidali hau



2009ko martxoaren 9a
Garizumako 2. Igandea (B)
Markos 9,2-10






Senideok: Garizumaldian pausoak emoten goaz eta gaurko irakurgaiak mendi gailur bitan suertaturiko esperientziak azaltzen dauskuez. Lehenengoan Abrahan ikusten dogu Moria mendian Jaunaren esanera bere izatea jarten. Nahiz eta gauza gogorra eskatu, "Hemen nozu ", da bere erantzun zabal eta jatorra.
Bigarrenean, Jesus antzaldatu egiten da bere apostolu kutunen aurrean, hau da Pedro, Santiago eta Joanen aurrean. Era horretara bere izatea osotasunean agertzen dautse, eta Jainko Aitaren ahotsa entzunez, "Hauxe da nire Semea, nire Maitea. Entzun egiozue", Jesusen jarraitzaile izateko bidea zabaldu egiten jake.
Apostoluak une ilun eta larrian jarri ziran Jesusek beste mendi bateko esperientzia iragarri eutsenean, hau da Kalbario mendiko heriotzea iragarri eutsenean. Eukezan ziurtasunak oinarri barik gelditu ziran eta euren barruan etenbako galderea sortu zan: Hau ete da gero Mesias Israel herriaren askatzailea?
Egia esan, ez da erreza kurutzean hiltzen dan Jainkoagan sinistutea, eta apostoluak ere krisi sakona izan ebenik ukatu ezinezko gauzea da. Horrexegaitik premiazkoa eben kurutzea Berbizkundearen ikuspuntutik eurenganatzea. Bestalde, Jesusek Berak ere, giza izate aldetik, adoretu eta indarbarritu beharra eukan heriotzatik igarotzea bereganatzeko.
Geuk ere Taborreko esperientziaren premina sakona dogu fede bizitzan sendo irauteko. Taborreko esperientzia gure historian Jainkoaren aintzak egiten dauan ikutu leun eta biguna da. Ondorioz, gizakion bizitzeari norabidea emoten dautso, arriskuak onartzeko eran jarten gaitu eta itxaropenari tokia egiten dautso.
Horretarakoxe izan behar dabe eleiztarrok egiten doguzan ospakizunak. Jainkoak, gugaz bat eginik, bere lana egin dagian gugan eta salbamen bidean jarri gaizan. Neurri berean egiten dau Jainkoak bere lana talde txikietan gure bizitza aztertu eta fedearen argitan ikusi eta jarten dogunean.
Suerte handia eta ederra da, senideok, fededun izatea eta fededun taldean Jaunaren salbamena onartu eta ospatu ahal izatea! Bai, fede ikuspenetik eta fede bizitzatik gauzak beste era batera ikusteko aukerea izaten dogu ...
Ahaztu ezinezkoa da kurutzea han﷓hor﷓hemen geugaz doala beti: geure izatean mugatuak garealako, eritzi ezbardinekoekaz hartu﷓emonean gagozalako, familian arazoak sortzen diralako, gogoko jakun lan postu bat ez dogulako, herri baketze bideak ikusten ez ditugulako, etab. etab.
Jesus Jauna, eiguzu Zeugaz egoteko dohaina! Egizu Zeuri entzuteko gaitasuna izan dagigula! Aitaren nahia egiteko adoretu eta indarbarritu gagizuz!





“Hauxe da nire Seme kutuna: entzun eiozue!”.
Mendian, toki sinbolikoan, emoten dan espirientzia komunitario ha berbokaz azpimarkatzen da. Seme kutunaren inguruan eraiki behar dogu alkarte barria, ikasleen alkartea, eukaristiaren eta Berbearen inguruan. Seme kutuna da kurutzean josi eta Jainkoak biztuko dauena, bere berbea dogu bidea. Mendia, Jainkoaren ondoan egotea, ametsaren, utopiaren ezaugarri da. Menditik behera, Espirituak lagunduta, herrian, lan munduan, onartu eta eraiki behar dogu mendian amestua, eskatua, otoitz egina.
Berbaren ikasle eta testigu. Berbea geureganatu eta zabaldu, Mariaren eredua jarraituz. Gurea egin, konfiantza jarri beragan. Behartsu eta apalek belarri fina daukie berba hori entzuteko, sinestuteko. Apaltasuna behar da, harrokerietatik urrun, konfiantza jartzeko berban. Isiltasuna behar da, hainbat berba eta zaraten artean, Jainkoaren Berba askatzailea bihotzean sartzeko.
Berbaren testigu. Guztioi dagokigu testigu izatea, autortu, onartu, zabaldu. Zenbat gara Durangon, gure parrokian? Zenbat datoz mezatara? Besteengana gure bizitzaz eta testigantzaz heldu behar gara. Gure zerbitzuagaz, lotsa kenduta, daukagun gauza ona apaltasunez eskainiz.
Honi buruz ditugu Garizumako hitzaldiak, Uriartek hasita astelehenean, Amundarainek lagunduko dausku hori praktikan jartzen. Idazkia, eskutitz zoragarri hori dozue zuen esku, sakristian, interneten, hitzaldian. Ez zarie damutuko.

“Mendi garai batera igo”, Moises eta Eliasen oihartzuna dakarren mezua. Mendian ezagutu eta bizi dana, herrian onartu eta eraiki behar dogu. Bake bidean joango gara mendira, Bolibartik Ziortzara. Igon, ahalegina egin, herri baketua, bakezalea eskatu, eta ondoren gure familia eta auzoetan zabaldu. Hartu eta zabaldu. Ez da bake inozoa, mendian hiru txabola egin eta herriko sufrimenduaz ahaztu. Ez horixe! Otoitz egin, argia eta indarra eskatu, bakezale bizitzeko.


A LIRE AUSSI...
GA02B¿Creemos en Jesús?
GA02BEZ aldendu inor Jesusengandik
GA02BJesusen oroitzapena egin
GA02BJainkoaren misterioari zabalik
GA02BEspirituari dei
GA02BHazi eta sortu
GA02BBakea Eleizean
GA02BEz galdu nortasuna
GA02BJesusi entzun eta jarraitu
GA02BEzinezkoa Jesus barik
<<<   >>>


SONDAGE
 >

Eleizaren
barriak
munduan zehar


RECHERCHE

A VOIR...

SUR LE FORUM
>Izen bila
>Servidor averiado
>Matxura zerbitzarian
>Etchegaray Kardinala
>Oharrak & eritxiak Avisos & Opiniones
Hoja sectorial TABIRA eskualdeko orritxoa
Fundada el año 2003. urtean sortua
Abadiño 94681 4269 Matiena 94681 4032 Urkiola 94681 4151
Izurtza eta Mañaria 94681 6934 Garai 94620 2201 Iurreta 94681 8763
eta Durangoko Andra Mari 94620 0098 San Fausto 94681 7080 eta Santa Ana 94681 0219
e-maila: tabiraeliza@gmail.com
www.tabira.tk www.tabiraeliza.tk
Accès Webmaster     Soumettre un article au webmaster
Powered by webzinemaker.com : Graph by F.B.

webzinemaker.com :créer un site ou un blog       wmaker.net : créer un blog, un site ou un portail : une solution puissante de gestion de contenu