|
El gesto supremo
El gesto supremo, por José Antonio Pagola.
Orain euskeraz ere bai.
Eta beste gogoeta batzuk euskeraz.

EL GESTO SUPREMO
Jesús contó con la posibilidad de un final violento. No era un ingenuo. Sabía a qué se exponía si seguía insistiendo en el proyecto del reino de Dios. Era imposible buscar con tanta radicalidad una vida digna para los «pobres» y los «pecadores», sin provocar la reacción de aquellos a los que no interesaba cambio alguno.
Ciertamente, Jesús no es un suicida. No busca la crucifixión. Nunca quiso el sufrimiento ni para los demás ni para él. Toda su vida se había dedicado a combatirlo allí donde lo encontraba: en la enfermedad, en las injusticias, en el pecado o en la desesperanza. Por eso no corre ahora tras la muerte, pero tampoco se echa atrás.
Seguirá acogiendo a pecadores y excluidos aunque su actuación irrite en el templo. Si terminan condenándolo, morirá también él como un delincuente y excluido, pero su muerte confirmará lo que ha sido su vida entera: confianza total en un Dios que no excluye a nadie de su perdón.
Seguirá anunciando el amor de Dios a los últimos, identificándose con los más pobres y despreciados del imperio, por mucho que moleste en los ambientes cercanos al gobernador romano. Si un día lo ejecutan en el suplicio de la cruz, reservado para esclavos, morirá también él como un despreciable esclavo, pero su muerte sellará para siempre su fidelidad al Dios defensor de las víctimas
Lleno del amor de Dios, seguirá ofreciendo «salvación» a quienes sufren el mal y la enfermedad: dará «acogida» a quienes son excluidos por la sociedad y la religión; regalará el «perdón» gratuito de Dios a pecadores y gentes perdidas, incapaces de volver a su amistad. Ésta actitud salvadora que inspira su vida entera, inspirará también su muerte.
Por eso a los cristianos nos atrae tanto la cruz. Besamos el rostro del Crucificado, levantamos los ojos hacia él, escuchamos sus últimas palabras… porque en su crucifixión vemos el servicio último de Jesús al proyecto del Padre, y el gesto supremo de Dios entregando a su Hijo por amor a la humanidad entera.
Es indigno convertir la semana santa en folclore o reclamo turístico. Para los seguidores de Jesús celebrar la pasión y muerte del Señor es agradecimiento emocionado, adoración gozosa al amor «increíble» de Dios y llamada a vivir como Jesús solidarizándonos con los crucificados.
José Antonio Pagola
Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS. Anuncia el Amor «increíble» de Dios. Pásalo
5 de abril de 2009
Domingo de Ramos (B)
Marcos 14,1-15,47

EZAUGARRI GORENA
Jesusek indarkeriazko azkena barruntatua zuen. Ez zen pertsona gexala. Bazekien zer zetorkiokeen Jainkoaren erreinuaren egitasmoari atxikirik jarraitzen bazuen. Ezinezkoa zen «pobreentzat» eta «bekatarientzat bizitza duin baten bila» hain errotik jo eta ez eragitea erreakziorik inolako aldaketarik komeni ez zitzaion jendeagan.
Jakina, Jesus ez da suizida. Ez dabil gurutzean josi dezaten bila. Ez zuen opa izan sekula sufrimendurik, ez beretzat, ez besteentzat. Horren aurka jardun zuen, hain juxtu, bizitza osoan, aurkitzen zuen guztietan: gaixotasunean, zuzengabekerian, bekatuan, etsipenean. Beraz, ez dabil orain heriotzaren bila, baina ez dago atzera egiteko ere.
Bekatariei eta zokoratuei harrera eginez jarraituko du, bere jarduerak tenpluan amorrua eragingo badu ere. Kondenatzen badute, delitugile eta zokoratu bezala hilko da bera ere, baina bere bizitza osoa baietsiko du bere heriotzaz: bere barkazioa inori ukatzen ez dion Jainkoaganako konfiantza osoa baietsiko du.
Azkenak direnei Jainkoak dien maitasuna hots egiten jarraituko du Jesusek, pobreenekin bat eginez eta inperioa gutxietsiz, erromatar gobernariaren inguruan pertsonarik gogaigarriena izango bada ere. Esklaboentzat izan ohi den gurutzean noizbait hiltzen badute, esklabo mespretxagarri bezala hilko da bera ere, baina bere heriotzaz biktimen defendatzaile den Jainkoarekiko fideltasuna zigilatuko du.
Jainkoarekiko maitasunaz beterik, «salbamena» eskaintzen jarraituko du gaitzak eta gaixotasunak jota direnei: «harrera» eskainiko die gizarteak eta erlijioak zokoratu dituztenei; Jainkoaren doako barkazioa erregalatuko die bekatariei eta jende galduari, haren adiskide izatera itzuli ezin direnei. Bere bizitza guztia arnastu duen jarrera salbatzaile hau izango du bere heriotzan ere.
Horregatik gertatzen zaigu gurutzea kristauoi hain erakargarri. Gurutziltzatuari musu ematen diogu, harengana jasotzen ditugu begiak, haren azken hitzak entzuten ditugu..., zeren Jesus gurutzean ikusirik, batetik, Aitaren egitasmoari hark eskaini dion azken zerbitzua baitugu ikusten eta, bestetik, bere Semea emanez, gizadi osoarekiko maitasunagatik, Aitak agertu digun ezaugarri gorena.
Bilaukeria da aste santua folklore nahiz turismorako apeu edo dei bihurtzea. Jesusen jarraitzaileentzat, Jaunaren nekaldia eta heriotza ospatzea emozioz beteriko esker ona da, Jainkoaren maitasun «ezin sinetsizkoa» pozik adoratzea, Jesus bezala bizitzeko deia gurutzeratuekin bat eginez.
Egilea: Jose Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain
BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea. Hots egizu Jainkoaren maitasun «ezin sinetsizkoa». Bidali hau
2009ko apirilaren 5a
Erramu Igandea (B)
Markos 14,1-15.47

+ Garizumaldia burutzean Kristau Elkartea Pazko gertakarira begira jartzen da adi adi. Gizon emakumeok salbatzeko, Jainkoak betearazo eban gertakaririk handiena, gogoratu eta ospatu gura dogu handikiro: Jesus, Jainkoaren Seme gizon egina, kurutzeko heriotzatik biztuerako garaipenara igarotzea. Hauxe da guretzat Pazko gertakaria.
Gogoratu, ospatu eta bizi ere egin nahi dogu gertakari hori.
"Jesus, gizon legez agerturik, apaldu egin eban bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, kurutzeko heriotzaraino". Jesus guganako maitasunez giza morroi egin zan, holan Jainkoak dauskun maitasuna erakutsiz. Jainkoak bere Seme Maitearen heriotza sufritu egiten dau-¬ta. Jesusen Nekaldia, Jainkoaren Nekaldia da. Jesusen kurutzea, Jainkoa gure nahigabe guztiekin bat egitearen seinalea da.
Jesus nahigabean ere gugaz bat egiten dauala, ospatzera goaz. Hauxe da garrantzitsuena, jakin badakigu ta kurutzeak biztueran dauala bere amaiera.
Misterio hau ospatu, bizi ta eskertu nahi dogu: Jainkoa gugaz bat egiteko erakutsi dauskun borondatea. Gure egoera guztietan baita mingarrienetan ere, gure kezkak, oinazeak eta gogorkeriak bere gain hartu nahi izan ditu, gure aldeko konpromesua heriotzaraino bizi izan dau eta horren ondorioz Jainko Aitak betiko bizia emon deutso.
Emon deioguzan, isilean, eskerrak Jainkoari eta hartu daigun Jesusegaz Pazkoa egiteko asmo sendoa. Bide erakusle dogu Jesusen Pazkoa: Jainkoa gurekin bat eginez bizi da eta geu ere horretara bizitzera bultzatu egiten gaitu, Pazkoaren sakramentu izanaz besteen alde geure bizia bideratuz ; jakinik, Jesus berbiztu dauan Aita Berak biztueraren saria emongo deuskula geuri ere.
Hemen edo han gagozala, egun honeek Jesusen ondoan egotekoak dira. Jesusegaz batera bizi behar doguz gure salbamen misterio handiok.
Prestau gaitezan Jainkoaren maitasuna ospatzeko Aste Santu honetan eta bere Nekaldi heriotza biztueraren testigu izateko.

Atarian
Gaurko ebanjelioak Jesusen nekaldia dakarkigu San Markosen eskutik; eta kristauontzat, baina gizadi osoarentzat ere, oinarrizko gertakariaren atarian kokatzen gaitu: Jesus, Jainkoaren Semearen nekaldia eta piztuera.
Markosek nekaldi aurreko uneak hamabi eszenetan banatzen ditu: Apaizburu eta lege-maisuen maltzurkeria, emakume batek ukenduz igurtzi legendun baten etxean, Judasek saldua, azken afarirako prestaketak, afaria, ukoen iragarpena, Getsemaniko otoitza, atxiloketa, judu-biltzarren aurrean, Pedrok ukatu, Pilatoren aurrean, heriotzara kondenatua. Eta eszena guzti hauek Jesusen izatearen eta bizitzaren atarian jartzen gaituzte: apaizak eta herrietako agintariak arbuiatu egin zuten; baztertuak izan zituen lagun eta hauen maitasuna jaso zuen; berari jarraitzeko gonbidapenak erantzun ezberdinak ezagutu zituen; bereak zirenetaz arduratu zen; maitasunak eraginda bizi izan zen; otoitzean bere eginkizuna hobeto errotu zuen… Baina nora eraman zuen guzti honek? Gurutzeko heriotzara. Erabat on eginez eta maitatuz bizi izan zena, garaiko edozein gaizkile bat bezala bukatu zuen. Eskandalu paregabea! Baina Jesusen bizitza osoa ere ez ote da eskandalu paregabea? Markosek baietz dio bere ebanjelioan. Nola kalifikatu, besteak beste, gaur kontenplatu ditzakegun eszenak: ontzi garestia hautsiz nardozko ukendu garbi eta garestia Jesusen burura isuri zion emakume horren keinua; beretar batek saltzea eta ukatzea; bere gorputza eta odola ikasleei ematea; ikara eta larriaren artean “Aita! Zure esku dago guztia, urrun ezazu niregandik edari samin hau! Baina egin bedi zure nahia” Jesusen otoitza; epaian eta gurutzean jasandako burlak; gurutzeko garrasia: “Ene Jainko, zergatik utzi nauzu?”; erromatar ehuntariaren aitormena: “Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen”; azkeneraino emakumeak jarraitzea?
Atari horretan kokatzen gaitu Markosek. Baina atari horretan kokatu nahi al dut?
Gurutzeari begira otoitz dezadan: Lur Berrirako bidean Zu itxaropen, Zuhaitz; egarri dira herriak, Zu ur bizien harkaitz.
Arantxa Jaka

Gaur aintzaka eta goraka eta aupaka emoten dautsagu ondo etorria Jesusi. Erramuak eta bihotza jasorik, haren ametsagaz, haren asmoagaz, haren barrionagaz bat egin gura dogu. Gaur eta aste osoan zehar.
Horixe barritu gura dogu gaur, erramuak eskuan, bihotza bero.
Arrakasta eta garaipenak nahi ditugu, etsaia edo arerioa azpiratu, menperatu gerran, politikan, kulturan, ekonomian. Indarra, berbea, aberastasuna, jakinduria eta propaganda darabilguz horretarako.
Gaurkoa ez da holako garaipena. Hemen honako honeek dira garaile: indarkeria eza, indarra eza, aberastasuna eza, harrokeria eza. Baietz irmoa, sakona, indartsua Jainko Aitaren nahiari (egin bedi zure nahia) eta Jainkoaren Erregetzaren baloreei.
Zaldi edo elefanteen ordez, astotxua.
Guda gurdien ordez, adarrak, erramuak, mantuak bide gainean.
Ezpata, gezi eta lantzen ordez, eskuak zabal, gorostiak, palmondoak.
Aberastasun eta itxuren ordez, pobrezia, alkartasuna, astoa eta jangela bera ere inori eskatuta.
Gerra kanten ordez, gorespen kantak, hosannak.
Soldaduen ordez, herriko ikasleak, umeak.
Espektakulua eta propagandaren ordez, apal eta otzan.
Jainkoaren Erreinuaren baloreak.
Bakearen garaipena. Bedeinkapenaren garaipena. Apaltasunaren garaipena. Austeridade eta elkartasunaren garaipena. Alaitasunaren garaipena. Jesusen garaipena.
Ipuin hutsa al dau? Geure buruak engainatzeko tranpatxo bat? Ez horixe! Jarraitu Jesusi aste guztian zehar, pazko bigiliaraino, eta han, hilobi hutsaren ondoan, argiaren eta biziaren jai nagusia ospatuko dogu, Jesusen biztuera, gure difuntuen biztuera, senide arteko gizarte baten hasiera, bestelako mundu baten arrazoia eta giltzarria.
Horixe barritu gura dogu gaur, erramuak eskuan, bihotza bero.
|
|
|
| A VOIR... |
 |
|
|