Tabira 01
NEWS LETTER

ACCUEIL    GALERIE    FORUM    ANNONCES    CONTACT
03 Septembre 2010

• Edito
• Hasiera Inicio Artxiboak

• Zer irakurri...
• Espirituarekin otoitzean

• Adi/Avisos
• Nos mudamos

• Domekaz domeka
• ¿Creemos en Jesús?


Ez gutxietsi profeta


No despreciar al profeta, por José Antonio Pagola.
Orain euskeraz ere bai.
Eta beste gogoeta batzuk euskeraz.

UZ14B

NO DESPRECIAR AL PROFETA


El relato no deja de ser sorprendente. Jesús fue rechazado precisamente en su propio pueblo, entre aquellos que creían conocerlo mejor que nadie. Llega a Nazaret, acompañado de sus discípulos, y nadie sale a su encuentro, como sucede a veces en otros lugares. Tampoco le presentan a los enfermos de la aldea para que los cure.
Su presencia solo despierta en ellos asombro. No saben quién le ha podido enseñar un mensaje tan lleno de sabiduría. Tampoco se explican de dónde proviene la fuerza curadora de sus manos. Lo único que saben es que Jesús un trabajador nacido en una familia de su aldea- Todo lo demás « les resulta escandaloso ».
Jesús se siente « despreciado »:los suyos no le aceptan como portador del mensaje y de la salvación de Dios. Se han hecho una idea de su vecino Jesús y se resisten a abrirse al misterio que se encierra en su persona. Jesús les recuerda un refrán que, probablemente, conocen todos: « No desprecian a un profeta mas que en su tierra,entre sus parientes y en su casa ».
Al mismo tiempo, Jesús « se extraña de su falta de fe ». Es la primera vez que experimenta un rechazo colectivo, no de los dirigentes religiosos, sino de todo su pueblo. No se esperaba esto de los suyos. Su incredulidad llega incluso a bloquear su capacidad de curar: «no pudo hacer allí ningún milagro,sólo curó a algunos enfermos ».
Marcos no narra este episodio para satisfacer la curiosidad de sus lectores,sino para advertir a las comunidades cristianas que Jesús puede ser rechazado precisamente por quienes creen conocerlo mejor: los que se encierran en sus ideas preconcebidas sin abrirse ni a la novedad de su mensaje ni al misterio de su persona.
¿Cómo estamos acogiendo a Jesús los que nos creemos « suyos »? En medio de un mundo que se ha hecho adulto, ¿no es nuestra fe demasiado infantil y superficial? ¿no vivimos demasiado indiferentes a la novedad revolucionaria de su mensaje? ¿no es extraña nuestra falta de fe en su fuerza transformadora? ¿no tenemos el riesgo de apagar su Espíritu y despreciar su Profecía?
Ésta la preocupación de Pablo de Tarso: « No apaguéis el Espíritu, no despreciéis el don de Profecía. Revisadlo todo y quedaos sólo con lo bueno » (1 tesalonicenses 5, 19-21). ¿No necesitamos algo de esto los cristianos de nuestros días?

José Antonio Pagola


Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS
Acojamos al Profeta Jesús. Pásalo 5 de julio de 2009
14 Tiempo ordinario ( B )
Marcos 6,1-6




EZ GUTXIETSI PROFETA


Kontakizun honek ez du harritzeko indar-faltarik. Jesus preseski bere herrian gutxietsi zuten, beste inork ez bezala ezagutzen zutela uste zutenen artean. Nazaretera iritsi da Jesus, ikasleak lagun dituela, eta inor ez zaio bidera atera; beste toki batzuetan gertatzen den ez bezala da han. Herriko gaixorik ere ez diote aurkeztu senda ditzan.

Hara joan denean, harridura baizik ez du sortu. Ez dakite norengandik duen hain jakintsuki agertzen ari den mezu hura. Ez diote antzeman nondik duen bere eskuak duten sendatzeko indar hura ere. Dakiten gauza bakarra, Jesus herriko familia baten jaioa den langile bat dela. Gainerako guztia «eskandalagarri gertatu zaie».

«Gutxietsia» ikusi du Jesusek bere burua: bereek ez dute aitortu Jainkoaren mezuaren eta salbazioaren emailetzat. Beren ideia egina dute bere auzoko Jesusez eta gogor egin diote Jesusek bere baitan duen misterioari irekitzeari. Hargatik, segur aski guztiek ezagutzen duten esaera hau gogorarazi die Jesusek: «Profeta bat ez dute gutxiesten bere herrian baizik, bere ahaideen eta bere etxean baizik».

Aldi berean, Jesus «harritu egin da haien fede-faltaz». Lehenengo aldiz bizi izan du talde oso baten ukoa, ez buruzagi erlijiosoena, baizik bere jaioterri osoarena. Ez zuen espero horrelakorik bereengandik. Gainera, haien sinesgabetasunak blokeatu egin du Jesusek duen sendatzeko ahalbidea bera ere: «ezin egin ahal izan zuen han miraririk, gaixo bakan batzuk bakarrik sendatu zituen».

Markosek ez dakar pasadizo hau bere irakurleen jakin-mina asetzeko. Aitzitik, honetaz jarri nahi izan ditu kristau-elkarteak jakinaren gainean: Jesusi uko egin, hobekien ezagutzen dutela uste dutenek egin diezaioketela uko: aldez aurretiko beren ideietan itxituratzen direnek, Jesusen mezuaren berritasunari eta Jesus beraren misterioari irekitzeko gai ez direlarik.

Nolako harrera ari gara egiten Jesusi «harenak» garela uste dugunok? Adindun egina den mundu honetan, ez ote da gure fedea haur-mailan gelditu, ez ote da axalekoa? Ez ote gara bizi axolagabeegi Jesusen mezuaren berritasun iraultzailearen aurrean? Ez ote da arraroa haren indar eraldatzaileaz dugun fede-falta? Ez ote gara bizi haren Espiritu itzaltzeko eta haren Profezia gutxiesteko arriskuan?

Horixe da Tartsoko Pauloren kezka: «Ez ezazue itzali Espiritua, ez gutxietsi Profezi dohaina. Aztertu guztia eta gorde on dena bakarrik» (1 Tesalonikarrei 5,19-21). Ez ote dugu horrelako zerbaiten beharra geure egunotako kristauok?

Jose Antonio Pagola

BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Onar dezagun Jesus Profeta. Bidali hau

2009ko uztailaren 5a
Urteko 14. Igandea
Markos 6,1-6



+ Zein gatxa egiten jakun Jainkoaren abotsa entzutea gure inguruko pretsonengan eta eguneroko bizitzan gertatzen jakuzan gora beheratan!
Zelako aldea, joan zan domekan agertu jakuzan emakume biren jarreran eta gaurkoan ikusi dogun nazaretarren jarreren artean!. Hareek, uste osoa ipini eben Jesusengan; nazaretarrak ostera, ezin izan eutsen sinistu. Baina, zer pentsatzen ete dau honek? Ez ete dogu ba ondo ezagutzen? Eta bere herritarren artean porrot egin eban Jesusek, eta esaera mingots honek urten eutsan barru barrutik: "profeta bat edonon da onartua, norberen herri, senitarte eta etxean izan ezik"

Gatozan geure mundura eta geure bizitzara. Gaur egun, asko gagoz harrituta, gure gizartea "sinismenik ezak jota" dagoela ikusirik. Gure artean askok baztertu egin dau kristinau sinismena eta ahaztu egin dau bataiatzean eta sendotzan egindako aukerea; batzuk "engainu" lez hartzen dabe, besteak zentzun bako "lotura" bat, badira zahartuta geratu dala pentsatzen dabenak...
Jainkoa kontuan hartu barik eratzen dabe askok euren bizitza. Askorentzat, ebanjelioak ez deutso gaurko gizakiari erantzunik emoten, ezta zoriontsu izaten lagundu ere. Badira, fedea planteatzen ausartu ere egiten ez direnak.
Fededun garanok ere, sinismena gaurkotu beharra dogu. Ez da bardin orain hogeita hamar urte edo gaur egun fededun izan. Non oinarritzen dogu gure fedea? Leialak ete gara Jesusen jarraibidean? Ebanjelioko balioak baztertzeko arriskua guk ere badogu. "Sinismenik ezak jotako" aldi honetan bizi gara gu ere. Zein da gure jarrera? Zer egiten dogu horren aurrean?

Jesusek kontrako giroa aurkitu arren, bere egitekoan aurrera egin eban: "gaixo batzuk osatu ebazala " esan deusku ebanjelioak.
Gaur egun ere, sinistedun izaten jarraitu gura dogunok, geure misinoa edo egitekoa aurrera eroan behar dogu. Akaso bide barriak bilatu beharko doguz; baina Jesusen mezua gizon emakume guztiontzat da, eta geuri dagokigu gure ingurukoak ere mezu hori ezagutu dagiela. Jesusen antz erara, inor behartu barik, baina guztiei eskeiniz. Jainkoaren salbamena eskeintzera etorri zan Jesus; salbamen bardina eskeintzen jarraitu behar dogu kristinauok.

Eukaristian ogia zatitu eta jatean, bat egiten dogu Jesukristorekin; bere antzekoak izan nahi dogu. Ipini daigun Beragan konfiantza osoa eta ahalegindu gaitezan fedeari dagokionez bizitzen.






Jesusen harridura

Aurreko igandeetan, Jesus parabolen eta mirarien bidez agertzen joan da hainbat herrietan eta bere ikasleen artean. Inguruan eduki dituenak bere mezuari ireki egin dira, leku eman diote eta, sinistu diotelako, beraientzat Jesus bizi berri baten iturri bihurtu da. Baina bere herrira itzultzen denean beste zerbait gertatzen da, San Joanek bere ebanjelioaren hasieran aurreratu zuena: “Bere etxera etorri zen, baina beretarrek ez zuten onartu” (Jn 1,11). Noski, herritarrek konturatzen dira Jesusen jakinduria, irakatsiak, mirariak ohizkoak ez direla eta harritzeraino heltzen dira, baina beretaz dena dakitela pentsatzeak, dakarren mezua estali egiten du; hau da, aurreiritziak itsu eta gor bihurtzen ditu: “Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira gure artean bizi?”. Jarrera honek Jesusengan tristura sortzen du: “Harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz”. Baina, aldi berean, Jesus ez da tristurazko harridura horretan gelditzen, baizik eta bere eginkizuna aurrera eramateko indar berritzaile gertatzen zaio: “Inguruko auzoetan barrena ibili zen irakasten”.
Gertakari hau gutako bakoitzarentzat, kristau elkarteentzat, Elizarentzat ispilu izan beharko luke, galdera ikurra bihurtuz. Jesusen mezua hainbeste aldiz entzun dugu otoitzean, Eukaristian, elkarteko bileretan… eta, dagoeneko, ezagunegia gertatzen zaigu, bihotza ez digu ukitzen, gure bizitza ez du astintzen. Eta jarrera hau berarengan ez sinistearen parekoa da. Sinistea ez baita zerbait jakitea, entzutea, defendatzea, ulertzea, baizik eta, Jainko esperientzi sakon baten ondoren, hau da, Jainkoa nire baitan dagoela eta neurririk gabe maite nauela esperimentatu ondoren, gorabehera guztiekin, Jesusen Jainkoa bizitzaren Jainkoa dela aitortzea. Eta horrek bakarrik egiazko federa eramango gaitu; horrek, nahitaez, Jesusen mezua, behin eta berriz, berri bihurtuko du eta mezu horrek beti gehiago baten bidean jarriko gaitu. Nire fedeak Jesusengan zer-nolako harrituko sortuko luke?
Zure Espirituari, Jauna, zabalik bizi gaitezela Jesusen mezua berria gerta dakigun.

Arantxa Jaka, agustindarra


A LIRE AUSSI...
UZ14B¿Creemos en Jesús?
UZ14BEZ aldendu inor Jesusengandik
UZ14BJesusen oroitzapena egin
UZ14BJainkoaren misterioari zabalik
UZ14BEspirituari dei
UZ14BHazi eta sortu
UZ14BBakea Eleizean
UZ14BEz galdu nortasuna
UZ14BJesusi entzun eta jarraitu
UZ14BEzinezkoa Jesus barik
<<<   >>>


SONDAGE
 >

Eleizaren
barriak
munduan zehar


RECHERCHE

A VOIR...

SUR LE FORUM
>Izen bila
>Servidor averiado
>Matxura zerbitzarian
>Etchegaray Kardinala
>Oharrak & eritxiak Avisos & Opiniones
Hoja sectorial TABIRA eskualdeko orritxoa
Fundada el año 2003. urtean sortua
Abadiño 94681 4269 Matiena 94681 4032 Urkiola 94681 4151
Izurtza eta Mañaria 94681 6934 Garai 94620 2201 Iurreta 94681 8763
eta Durangoko Andra Mari 94620 0098 San Fausto 94681 7080 eta Santa Ana 94681 0219
e-maila: tabiraeliza@gmail.com
www.tabira.tk www.tabiraeliza.tk
Accès Webmaster     Soumettre un article au webmaster
Powered by webzinemaker.com : Graph by F.B.

webzinemaker.com :créer un site ou un blog       wmaker.net : créer un blog, un site ou un portail : une solution puissante de gestion de contenu