Tabira 01
NEWS LETTER

ACCUEIL    GALERIE    FORUM    ANNONCES    CONTACT
03 Septembre 2010

• Edito
• Hasiera Inicio Artxiboak

• Zer irakurri...
• Espirituarekin otoitzean

• Adi/Avisos
• Nos mudamos

• Domekaz domeka
• ¿Creemos en Jesús?


Garizuma 4 Cuaresma


El otro hijo, por José Antonio Pagola.
Orain euskeraz gogoeta hau eta beste batzuk.
Martxoak 13 zapatua: Zure hitza bakea da: Bolibartik Ziortzara otoitzean. Erdu!

GA04CEL OTRO HIJO

Sin duda, la parábola más cautivadora de Jesús es la del "padre bueno", mal llamada "parábola del hijo pródigo". Precisamente este "hijo menor" ha atraído siempre la atención de comentaristas y predicadores. Su vuelta al hogar y la acogida increíble del padre han conmovido a todas las generaciones cristianas.
Sin embargo, la parábola habla también del "hijo mayor", un hombre que permanece junto a su padre, sin imitar la vida desordenada de su hermano, lejos del hogar. Cuando le informan de la fiesta organizada por su padre para acoger al hijo perdido, queda desconcertado. El retorno del hermano no le produce alegría, como a su padre, sino rabia: «se indignó y se negaba a entrar» en la fiesta. Nunca se había marchado de casa, pero ahora se siente como un extraño entre los suyos.
El padre sale a invitarlo con el mismo cariño con que ha acogido a su hermano. No le grita ni le da órdenes. Con amor humilde «trata de persuadirlo» para que entre en la fiesta de la acogida. Es entonces cuando el hijo explota dejando al descubierto todo su resentimiento. Ha pasado toda su vida cumpliendo órdenes del padre, pero no ha aprendido a amar como ama él. Ahora sólo sabe exigir sus derechos y denigrar a su hermano.
Ésta es la tragedia del hijo mayor. Nunca se ha marchado de casa, pero su corazón ha estado siempre lejos. Sabe cumplir mandamientos pero no sabe amar. No entiende el amor de su padre a aquel hijo perdido. Él no acoge ni perdona, no quiere saber nada con su hermano. Jesús termina su parábola sin satisfacer nuestra curiosidad: ¿entró en la fiesta o se quedó fuera?
Envueltos en la crisis religiosa de la sociedad moderna, nos hemos habituado a hablar de creyentes e increyentes, de practicantes y de alejados, de matrimonios bendecidos por la Iglesia y de parejas en situación irregular... Mientras nosotros seguimos clasificando a sus hijos, Dios nos sigue esperando a todos, pues no es propiedad de los buenos ni de los practicantes. Es Padre de todos.
El "hijo mayor" es una interpelación para quienes creemos vivir junto a él. ¿Qué estamos haciendo quienes no hemos abandonado la Iglesia? ¿Asegurar nuestra supervivencia religiosa observando lo mejor posible lo prescrito, o ser testigos del amor grande de Dios a todos sus hijos e hijas? ¿Estamos construyendo comunidades abiertas que saben comprender, acoger y acompañar a quienes buscan a Dios entre dudas e interrogantes? ¿Levantamos barreras o tendemos puentes? ¿les ofrecemos amistad o los miramos con recelo?

José Antonio Pagola

Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS
Despierta la acogida de las comunidades cristianas. Pásalo. 14 de marzo de 2010
4 Cuaresma (C)
Lucas, 15, 1-3.11-32





BESTE SEMEA

Jesusen parabolarik hunkigarriena, inondik ere, «aita onaren» hura da, era okerrean «seme hondatzailearen parabola» deitu izan dena. Hain juxtu, «seme gazte» honek deitu izan die atentzioa komentariogileei eta predikariei. Hura etxera itzuli eta aitak sinetsezineko moduan hartu izanak kristau-belaun guztiak hunkitu izan ditu.
Halaz guztiz, «seme nagusiaz» ere mintzo da parabola; aitarekin gelditu da hau, anaiaren bizitza nahasia imitatu gabe, etxetik urrun. Galdua zen semeari ongietorri egiteko aitak antolatu duen jaiaren berri eman diotenean, asaldatu egin da. Anaia itzuli izanak ez dio pozik eman, aitari bezala, baizik errabia: «haserretu zen eta ez zuen joan nahi» jaira. Ez zuen etxetik alde egin sekula; orain, ordea, arrotz sentitu da bereen artean.
Sartzeko dei egitera irten zaio aita, anaia onartu duen txera berarekin. Baina ez zaio joan oihuka, ezta agindua emanez ere. Maitasun apalez, «konbentzitu egin nahi du» harrerako festan parte har dezan. Orduantxe lehertu da gure mutila, bere erresumina agerian jarriz. Bizitza osoa eman du aitaren esana eginez, baina ez du ikasi aitak bezala maitatzen. Orain, bere eskubideak bakarrik ditu gogoan eta anaia gutxiestea.
Horra seme nagusiaren tragedia. Ez du sekula etxetik alde egin, ez, baina bihotza urrun izan du beti. Aginduak betetzen badaki, baina maitatzen ez. Ez du ulertu aitak galdua zen seme hari zion maitasuna. Ez daki zer den onartzea eta barkatzea, ez du deus jakin nahi bere anaiaz. Gure ikusmina ase gabe bukatu du Jesusek parabola: sartu ote zen ala kanpoan gelditu?
Gizarte modernoko krisi erlijiosoan murgildurik, ohituak gara fededunez eta fedegabeez mintzatzen, betetzaileez eta urrunduez, Elizak bedeinkaturiko ezkontza-bikoteez eta arauz kanpoko egoerako bikoteez... Guk haren seme-alabak sailkatzen jarraitzen dugun bitartean, guztion zain jarraitzen du Jainkoak, ez baita hura jende onaren ondare, ezta betetzaileena ere. Guztien Aita da.
«Seme nagusia» interpelatzen ari zaigu haren ondoan bizi garela uste dugunoi. Zer ari gara egiten Eliza bertan behera utzi ez dugunok? Geure superbizipena segurtatzen agindutakoa ahalik hobekien betez, ala bere seme-alaba guztiez Jainkoak duen maitasunaren testigu izaten? Elkarte irekiak ari al gara eraikitzen, duda-muda eta galdera artean Jainkoaren bila dabiltzanei ulertu, onartu eta lagun egiten dakitenak eraikitzen? Hesiak jartzen eta zubiak egiten ari ote gara? Adiskidetasuna eskaintzen ala errezeloa agertzen?

Jose Antonio Pagola

BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea
Eragin onarpena kristau-elkarteetan. Bidali hau.
2010eko martxoaren 14a
Garizumako 4. Igandea (C)
Lukas 15,1-3.11-32






Senideok:
Pekatariak zergaitik onartzen ebazala azaldu gura deusku gaur Jesusek.
Pekatua eta bihotz barriztatzea zer diran azaltzeko jatorkuz ondo gaurko irakurgaiak. Seme txikiak askatasunean bizi gura dau eta etxetik alde egiten dau, baina ez daki askatasunean bizitzen. Ondasun guztia edozelan eralgi edo gastatu eta gero, konturatzen da txarto egin daula. Zergaitik itzuli gura dau aitaren etxera? Han hobeto egoten zalako. Pekatuan jausten gara Jainkoaren legetik kanpo hobeto biziko garala pentzetan dogunean. Zoriontasuna, Jainkoak eskeintzen deuskunetik kanpo bilatzen dogu. Entzule guztientzat seme nagusia da arrazoia daukana: langile eta zuzena. Ondo litzake etorri dan semea, onberatasunagaitik, etxean onartzea, bai, baina langile bat legez.
Zer dago Aitaren etxean? Lana eta maitasuna.
Hauxe baloratu behar dogu gure bizitzan gauza guztien gainetik.
Ez itzi diruari zure bizitzan nagusi izaten; uko egin mendekuari, konturatu konpartitzen asko pozago biziko zarala, eta danen gainetik Jainko Aitagan uste ona izan. Jesusen Barri Ona benetan eta bihotzez hartzeko ordua da. Jesus izan daitela gure bizitzan bitartekari bakarra.
Askotan ikusi izan dogu Jainkoa Jaun eta epaile zorrotz bat lez, Jesusek, barriz, beste irudi batzuk erabiltzen ditu bere eta gure Aita zelakoa dan azaltzeko.
Jesusentzat Jainkoa "Aita" da eta maite gaitu; ez gure balioei begiratuz, Aita dalako baino. Ez da errukitsua bakarrik; beste ezer eta inoren gainetik pekatariak maite dituen Jainkoa da. Bere semearen itzulera usmatzen dauanerako, arrapaladan bidera urten eta seme galdua besarkatzen dauan Jainkoa da.
Guri ostera ez jaku zuzena iruditzen seme galduari aume bat ere ez emotea, eta hain juztizia zalea izanik ez jaku barruan sartzen Jainkoaren jokabide hori. Guk zuzen jokatzea eskatzen dogu.
Zergatik ezin dogu aditu jokabide hori? Gure burua zintzotzat dogulako, eta Jainkoaren errukia ondo irabazita daukagula uste dogulako.
Jainkoaren zuzentasuna bere erruki amaigabean oinarritzen da. Jainkoak, merezi ez dauanari emotea gura dau. Zeozer, ezerezaren truke eskeintzen bajatzu eskertu egiten dozu; eta Jainkoak eskerrona sortu gura dau.
Ba dakizu zelako eskertsu izateko gogoa sortzen dan zugan, merezi ez dozun besarkada jasotzen dozunean? Jainkoaren bihotz onari begira, onak izaten ikasi behar geunke. Ez dago ezer maitasuna baino zorrotzagorik. Ama batek, legez behar dauan baino askotaz gehiago egiten dau maitasunak eraginda seme alabengaitik eta askotan pozik. Bakeak bihotz handiak eskatzen dauz, eta bihotza errukiaren aire ederrez handitu egiten da.
Ahalegindu gaitezan, Jainkoaren laguntzaz, Beraren antz erara jokatutera gure eguneroko hartu emonetan.






Pozerako deia dakar Garizumako laugarren domekak. Gogoratu nahi deusku Pazkoak emoten deutsola Garizumari bere mamina eta bere sentidua. Gaur hiru irakurgaiek argituten deuskue pozerako arrazoia. Lehenengo arrazoia hauxe da: Garizumako laugarren domeka honek oso urrean ikusten dauala Pazkoko askatasuna. Israel herriak ere urte asko egin ebazan morrontza gogorrean. Baina orain basamortuko ibilaldi luzea burutu ondoren, lur barriko lehen frutuak gozatzen dabez. Garizuman Jainkoak Pazkora bidean jarri gaitu gu ere, askatasuna bidean. Gaur badaki gure sinismenak Pazkoa askatasunaren eskeintza dala. merezi ez dauanari emotea. Ez gara poztuko ba!
Horixe bera esan deusku San Paulok, Dana barritzen gaituan Pazkora goazela: "Zaharrarenak egin dau; barria hasi da". Eta horregaitik da poza. Pazko gertaeran Jainkoagaz adiskidetuak izan gara.

Baina horrenbesteko askatasuna nondik eta zelan?
Ebanjelioko parabola entzun ondoren, dana argi dago. Seme bokazioa bihotzean eta txarrientzako ezkurrak jan nahi. Irudi gordina gure galerak zelakoak diran ikusteko. Ez gara konturatzen etxean Aitaren ondoan daukagun pozaz. Eta Aitarengandik urruntzean, poza galdu egiten dogu.
Eta lurra jotakoan, itzulerako bidea hasten dogu, Garizumako bidea. Lehenengo, bakoitzak bere barru gorde eta damutuan. Gero Aitaren etxerako bidean jarten gaituan erabakia. Erabaki hau norberak hartu beharrekoa da jakina. Baina Aitaren etxerako bidean jartze hori, ez dogu guk geurez egiten. Bada aurreragoko maitasun bat. Aitaren maitasuna da bidean jartzen gaituena. (Pazkoko maitasunak eroaten gaitu Garizuman gora) Semea etxera doa, baina Aitak oraindik bidean datorrela besarkatzen dau. Horregaitik, Ebanjelioak ez dau esaten "etorri dala", "aurkitu egin dogula" baino. Semearen erabakiaren iturri Aitaren maitasuna beti dago ta.
Eta Aita semeen besarkadak jaia sortuten dau. Jesukristoren Kurutzeko Pazkoan Jainkoaren eta gure arteko besarkada handia gertatuko da. Eta Pazko festa sortuko da. Merezi gabeko festa. Horregaitik hain gozoa eta hain harrigarria.
Hala ere, bada bat poztuten ez dana: Seme zaharrena, seme zintzoa. Jainkoari parkatzaile izatea onartzen ez deutson jarrera tristea; ezin dau poza sentitu Jesusen Jainkoagaz.
Gure pekatuak bihotza Pazkora zabalduko ete deusku? Jesusen Jainkoak bihotzean min dauala ulertuko ete dogu? Pazkoa Jainkoak emoten deuskun besarkada maitalea da.
Orain eskertu daigun Jainkoaren besarkada pozgarria, Berak adiskidetu nahi gaitu ta. Poztasun honek indartuta jarraitu deiogun Garizumako bideari eta izan gaitezan maitasun honen lekuko argiak.




Homilia urratsak, Ebanjelioaren ildotik

Garizumako 4. igandea


2010 Martxoak 14 (C urtea)


Patxi Otamendi





Josue 5, 9a. 10-12 2 Korintiarrei 5, 17-21 Lukas 15, 1-3. 11-32



Ebanjelioak diosku parabola ezagun hau farisear eta idazlariei zuzendua zela. Horiek nolabait erlijioaren zaindari eta behatzaile lanak egiten zituzten: zer zen zuzena eta zer ez.
Ba, gizon zuzen haiei kontatzen zaien parabolan ezohiko familiaburua ageri da: aita errukiorra azaldu nahi dena, farisearrei aita axolagabea irudituko zitzaien ezbairik gabe. Nola liteke aita batek –garai hartan- seme txikiaren nahierara makurtu eta ondarea banatzea!

Gainera egun gutxira semea atzerrira doa eta ondasun guztiak atzerritarren esku geratzen dira. Familiaren ondarea arrotz batzuen eskuetan utzi du. Galbide onartezinean sartu denez familiarentzat lotsabide suertatu da, eta alboratua izan beharko luke.

Seme hari gauzak txarretik okerrera dihoazkio. Baina aitak semea etxera itzultzen ikustean –nahiz eta ez jakin itzuleraren zergatia- ongietorria ematera korrika irteten zaio bidera. Semeak aitari halako trakeskeriak egin ondoren, aita gehienen jarrera horrelakorik etxean berriro ez onartzea izango zen. Denbora luzerako ala betirako arbuiatu egingo zuten. Hemen, alderantziz: semeak duintasunik galdu ez duela adierazteko –txerriak zaintzen ibili bada ere- aitak jantzia eta oinetakoak eskaintzen dizkio. Eta festa antolatzen du, gertakari hura denek pozgarritzat har dezaten. Zer irudituko zitzaion jendeari? Behintzat badakigu nolako jarrera hartu zuen seme zaharrenak –aitarekin batera etxearen interesak defenditzen zituena-. Seme zaharrenak bereak eta bi esaten dizkio aitari. Jendeak, ordea, ez du festa errefusatzen, onartzen baizik.
Seme zaharrenaren iritzi minduei, aitak esaldi bat zuzentzen dio. Parabola esaldi horrekin bukatzen da, eta badirudi irakurleari zintzilikatua geratzen zaiola. Hau da: irakurlearengan geratzen da istorio honen amaiera, aitaren esaldia geuk barneratu behar bagenu bezala.

Ildo berean, farisearrak harriturik zeuden Jesusen jarrerarekin. Lekuz kanpoko zeritzoten Jesusek erabiltzen zuen joera askea. Nola zitekeen zergalari maltzurrekin bildu eta beraiekin mahaian jateko aurpegia izatea! Zergalariak gobernuak ordaindutako jauntxoak ziren eta herriaren gorroto bizia zuten. Soilik dirutza zutenak egin zitzaketen halako otordu eta jai-bilkurak. Jai haietara ez ziren soilik dantzariak deitzen, baita garai hartako filosofo eta irakasle ibiltariak. Zergatik biltzen zen Jesus sona txarreko jende haiekin? Ez baitziren behartsuak, legea betetzen ez zuten harroak baizik.
Argi dago Jesusek aberats jende haien gonbidapenak onartu zituela, euren jaietara joanez. Jende haien denbora partekatzea zilegi iruditu zitzaion. Solasaldia merezi zutela, hain zuzen.
Jesusek onartutako otordu haiek gero eta okerrago ikusten zituzten farisearrek. Elkarrekin mahaira biltzea partaide izatea baitzen. Horregatik bazkari eta ondorengo jaiak era xumeago batetan talde erlijiosoak ere egiten zituzten: farisearrak, esenioak…

Jesusek zuzentasuna baino, aurretik jartzen du norbanakoek maitasunari leku egiteko izan lezaketen gaitasuna. Jendearen maitasun alorra landu nahi du. Hortik onbidea zabal daitekeela agertzeko ospakizunak lantzen ditu, bekatari zein ikasleekin. Guztion onbidea lortzekotan zegoela uste zuen, eta baikor ziharduen Jainkoaren agenda gauzatzen ari zela aldarrikatuz.





Aita batek seme bi zituan… Holantxe hasten da, ipuin bat legez. Hainbat aldiz entzun eta hausnartu dogun historia hau. Rembrant pintoreak hain ondo pintatu eta Nouwen idazleak hain ondo idatzia.
Hilketa biren historia da parabola hau. Heriotza bi dagoz. Eta Aita on bat, seme alperra, seme tristea eta etxea, ateak zabalik dituan etxea.
Seme gazteak Aita hiltzen dau, bizi delarik herentziaren bere partea eskatuz. Ez dau itxaroten bere heriotza naturala bere ondasunen partea eskatzeko. Gaur egun ere hainbat jende bizi da eta bizigara Jainkoa hilda, gure duintasun eta askatasunaren etsai balitz, hura hil edo desagertu behar dogulakoan, antza, gure zoriona eskuratzeko.
Beste erailea seme nagusia dogu. Horrek bere seme gaztea bizirik dagoela hil dau hasarre esanaz: “ zure seme hori ”, ez al da bere anaia ala? Holan bizi dira eta bizi gara kristau asko bestearengan bere senidea ikusi barik. Pobrea delako, beste arraza edo erlijiokoa delako, beste jokabide sexual daukalako, teologo askea dalako, abade ezkondua dalako, oinarrizko kristau alkartekoa delako, euskaldun elizakoa delako…
Eta hortxe dago Aita. Jainko Onaren irudia. Jesusen Jainkoaren sakramentua. Etxean geratu barik, etxea jagoten, birritan urtengo dau seme biei harrera egiten, besarkatzen, etxera sartzeko gonbidatzen. Parkatzeko prest, besarkatzeko pozik. Etxe hori da gure Elizaren parabola? Etxeko bagara, bestea senide, anaia, arreba dogu. Etxe badogu hara deituak gara Garizuma honetan hara sartu, Jainko Aitagaz eukaristia jan, jai egin, parkamena jaso, danok mahai beraren inguruan senide.
Seme bi biak behar dabe Aitaren besarkada. Hemen garen guztiok, bateko zein besteko izan, guztiok behar dugu bere besarkada, adiskidetzearen sakramentuan jaso eta ospatuko doguna Garizuma honetan.
Eta besarkada horren berotasunak bizkortuta, danok ekin mundua hau etxe egiten, mahai inguruan danok tokia izan dagigun, etxera sartu barik geratu ez gaitezen.
Benetako parkamena zure barru barruan hasten da. Asteon hurreratu zaitez hasarre zagozan batan batengana eta ahalegindu zaitez bihotzez beragaz adiskidetzen!




JON SARASUA eta ANDONI EGAÑA
(Rembrandt-en «Semearen Itzulera» koadroaren aurrean)


Jon Sarasua

Arrautza bat bezala
baninduzun errun,
zergatik nabil orain
zugandik hain urrun?
Lekarik nahiz eltzerik
gabeko babarrun,
lurrun gabeko laino,
ur gabeko lurrun.
Lurrun gabeko laino,
ur gabeko lurrun.
zergatik nabil orain
zugandik hain urrun?

Aurrearen egarri
joanik atzera,
izena iritsi zait
izana galtzera.
Itsasora datorren
tantaren antzera,
galdezka nator nere
aitaren etxera.
Galdezka nator nere
aitaren etxera,
itsasora datorren
tantaren antzera.


Pasa ditut saminak
eta arriskuak,
egurrezko bihotzak
eta harrizkuak.
Nolaz dauzkat gainean
aitaren eskuak,
ulertu ezinezko
maitasunezkuak!

Bihotzaren handia,
eskuaren xarma:
neure izatearen
barnera narama.
Ekarri dit izena,
arindu dit zama,
batera denak nere
aita eta ama.

Biziaren atzetik
nintzelarik joan,
nolatan aurkitu dut
itzulitakoan.
Diruz ihes egina
hartu naute doan
maitasunaren etxe
ertzik gabekoan.

Jantzi berririk ez dut,
ez nago garbia,
baina lurrin gozo da
nere izerdia.
Aitaren bi eskuei
darien argia,
dira nire eguzki
eta ilargia.
Dira nire eguzki
eta ilargia.
Orain lurrin gozo da
nire izerdia.


Andoni Egaña

Zer suerte duen kanpo ta barru
begiratzen dakienak,
begi itsuak, itsu begiak
omen ditu barkamenak.
Aitaren hoiek hain dira leize
ta hain dira nabarmenak,
argirik gehien eman dezake
itzalik gehien duenak.

Lurralde urrunak amestua zen
iraganean, atzoan,
begiak jarriz zorionaren
lorpen azkar ta faltsoan.
Seme gazteak adierazten du
markurduraren zintzoan
bila zebilen hura dagola
bere Aitaren altzoan.

Seme zaharrenak, ertzeko horrek,
zer begitarte ozpina,
aitak anaia pozez hartzeak
zapuztu baitu, jakina!
Behar zelako egindakoen
ajea du erremina,
ez maitasunez ta anaitasunez
egin bazuen egina.

Ni ere banaiz anaia gazte
ondo bizi ta bitxua,
sarri hartzen dut anai zaharraren
norabide berdintsua.
Egunen batez izan nahi nuke
aita onean itsua,
etxe ta altzo neureentzako,
barkale errukitsua.



HEMEN aldizkariaren urteurrenean.
DONOSTI, 2008ko azaroan.HEMEN 20 (2008) 100-101 or.



A LIRE AUSSI...
GA04C¿Creemos en Jesús?
GA04CEZ aldendu inor Jesusengandik
GA04CJesusen oroitzapena egin
GA04CJainkoaren misterioari zabalik
GA04CEspirituari dei
GA04CHazi eta sortu
GA04CBakea Eleizean
GA04CEz galdu nortasuna
GA04CJesusi entzun eta jarraitu
GA04CEzinezkoa Jesus barik
<<<   >>>


SONDAGE
 >

Eleizaren
barriak
munduan zehar


RECHERCHE

A VOIR...

SUR LE FORUM
>Izen bila
>Servidor averiado
>Matxura zerbitzarian
>Etchegaray Kardinala
>Oharrak & eritxiak Avisos & Opiniones
Hoja sectorial TABIRA eskualdeko orritxoa
Fundada el año 2003. urtean sortua
Abadiño 94681 4269 Matiena 94681 4032 Urkiola 94681 4151
Izurtza eta Mañaria 94681 6934 Garai 94620 2201 Iurreta 94681 8763
eta Durangoko Andra Mari 94620 0098 San Fausto 94681 7080 eta Santa Ana 94681 0219
e-maila: tabiraeliza@gmail.com
www.tabira.tk www.tabiraeliza.tk
Accès Webmaster     Soumettre un article au webmaster
Powered by webzinemaker.com : Graph by F.B.

webzinemaker.com :créer un site ou un blog       wmaker.net : créer un blog, un site ou un portail : une solution puissante de gestion de contenu